Literatur solasaldia Iñaki Zubeldiarekin
Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko topaketa hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna sustatzea da.
Atzokoan Iñaki Zubeldia idazleak Anaitasuna Ikastolako 4. mailakoekin ‘Eskola sorgindua’ (Ibaizabal, 2013) liburua komentatu du.
Liburutegiak koordinatzen ditu urtero topaketak eskolekin eta Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzaz antolatzen. Ekintzaren onurarik handien lortu ahal izateko aldez aurretik liburua gelan irakurri eta lantzea komeni da. Lan hau eginda emaitza onak lortzen dira, eta horrela erakusten dute aurreko edizioetan jaso diren gogobetetasun inkesten datuei begiratzen badiegu, zeinetan 9ko batez bestekoa lortu da, 1etik 10era arteko eskalan.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"