Argitalpen informatiboa, 2014ko aurrekontuak prestatzeko parte-hartze prozesuari buruzkoa

21.02.14
Erakundea

Gure udalak 2014ko aurrekontuak prestatzeko herritarrekin konpartituriko parte-hartze prozesuaren nondik norakoak eta laburpena jasotzen duen argitalpen informatiboa kaleratu du. Argitalpena ohiko egunkariaren antzekoa da, tabloidea, ia A3 tamainaren ingurukoa, 290mm X 390mm, koloretan inprimatua, elebiduna, 16 orrikoa -8 euskaraz eta 8 gazteleraz-, argazkiak eta grafikoak dituena. Aleak gauzatutako prozesua biltzen eta laburtzen du; horren ezaugarriak, egindako bi bileren nondik norakoak, herritarrek proposaturiko gaien zerrenda osoa, proposamenei emandako erantzuna eta ermuarrak gahien kezkatzen gaituzten gaien inguruko xehetasunak: langabezia, gardentasuna eta gizarte-laguntzak. Aleari amaiera emateko herritarron ekarpen eta prozesua bera baloratzen dira.

Ermuko familia bakoitzak ale bana jasoko dugu gure etxeko gutunontzietan gaur eta datorren astelehenaren bitartean, banaketa egingo duen enpresaren beharren arabera. Argitalpena parte-hartze prozesu horren ondorio zuzena da, bilera eta saioetan parte hartu zutenek informazio kanalak gehitzea eta hori bide gehiagotik hedatzea eskatu eta aldizkari edo argitalpen bat prestatzea eta guzti eskatu baitzuten, non guztioi dagozkigun gai garrantzitsuak lantzeko eta horien berri emateko. Horren haritik, esan behar dugu aurtengorako lautik sei argitalpen prestatzeko asmoa dugula herritarrak informatzeko xedez: Aurrekontu Orokor, urtealdi ekonomikoaren kitapen, HAPO eta bestelako gai eta proiektu garrantzitsu eta interes orokorren inguruan.

Jarraian, lehenengo argitalpenaren bertsio digitala uzten dizuegu Pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena