11,81 euro biztanleko bideratzen du Ermuak, gizarte-larrialdi beharrei aurre egiteko
Krisialdia luzatu izanak egoera ekonomiko larriari aurre egitera eraman izan ditu gure gizarteko familia ugari, egoeraren larritasunak horietako hainbat porrot ekonomikoaren atarian utzi izan dituelarik. Udal honek etengabeko ahalegina egiten du zailtasunetan aurkitzen diren auzotarrei laguntzeko. Oro har, biztanleko 11,81 euro erabiltzen ditu gizarte-larrialdietako beharrei erantzuteko, Euskadiko beste udal garrantzitsuek baino gehiago. 2013ko datuak alderatuz gero, esan beharra dago helburu berbererako Gasteizek 7,49 euro bideratzen dituela; Barakaldok 7,5 euro eta Donostiak 4,82 euro, hurrenez hurren. Aurrekontu eta diru gehiago izango bagenu laguntza-espediente bakoitzaren zuzkidura gehitu ahal izango litzateke egungo egoera larrian. Hala ere, erabilgarri dugun diru kopuruak ahalbidetzen digu Udal Gizarte Zerbitzuak premiazkoenei aurre egin eta erantzutea, inguruan ditugun gainerako errealitateen gainetik.
Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) konpetentzia Eusko Jaurlaritzari dagokio eta kudeaketak udalen kargura uzten ditu. Gobernuak urtero Agindu bat argitaratzen du Gizarte Laguntzen gehienezko diru kopuruak ezartzen dituena eta udal bakoitzari zenbat dagokion. Aurreko urtean Udalak jaso zuen diru kopurua 124.977,80 euro izan zen. Horrez gain, udalbatzak, baliabide propioak ere erabiltzen ditu, Gizarte Inklusiorako Udal Laguntzak (GIUL) deritzatenak, adierazi ditugun Gizarte Larrialdi-laguntzak babesterik lortzen ez duten pertsonez arduratzeko, benetako behar egoera duten auzotarrek gizarte-laguntzarik gabe gera ez daitezen ziurtatzeko izanik. Laguntza horien %100 jartzen du Udalak berak eta Udal Gizarte Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira. 2013an 195.000 euro erabili ziren horretan (hasieran aurrekontuan zuzkitutako 100.000 eta kopuru horrekin ezin zitekeenez behar guztiei aurre egin, beste 95.000 euro gehiago jarri zituen Udalak).
Diru publiko ekarpen gehigarriari esker, zailtasun ekonomiko larriak pasatzen ari dituzten eta laguntza behar duten pertsonez lagundu ahal izan diogu. Hala ere, pasa den urte bukaeran, Eusko Jaurlaritzak bete ezin izan ziren beharrei erantzutera zuzendutako diru kopuru bat prestatu zuen, batez ere, Udal honek egindako ekarpenaren ahalegina konpentsatzera zetorrena.
Iaz laguntza ekonomikoen zenbatekoa guztira 319.977,80 euro izan zen. Kopuru hori batez ere, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan aurkitzen diren auzotarrei zuzendu genuen. Aurtengo Aurrekontuetan, krisiaren ondorioak arintzera zuzendutako diru kopurua garrantzitsua izango da baita ere. GLL laguntzetan 155.000 euro izatea espero dira; GIULetarako hastekoz 100.000 euro zuzenduko dira, eta beste 51.000 euro izatea aurreikusi da ere Gizarte Inklusiorako Programetan eta Immigrazioko Udal Planetarako beste 38.000 euro, hain zuzen ere.
Banaketa irizpideak eta kontrol-sistema GLLren banaketa eraginkortasuna hobetzeko, Udalak urtero dekretu bat argitaratzen du banaketaren ezaugarriak ezarrik, horrela, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuko hainbat eduki aldatu eta zabalduz. Era honetan, eskaera guztiek laguntzak lortu ahal ditzatela bermatzen du eta familia-kopuru are eta handiagora iristeari lehentasuna ematen dio, nahiz eta horretarako laguntza bakoitzaren kopuruak txikiagotu behar izan, behar eta kasu gehiagori erantzun ahal izateko. Gizarte larrialdiei erantzutea bi deialdien helburua izan arren, GLLen eta GIULen artean bi desberdintasun garrantzitsu daude. GIULak eskuratu ahal izateko Ermuan gutxienez 3 hilabetetan erroldatuta egon beharra dago, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan ordea epe hori luzeagoa da. Udal laguntza hauek, salbuespenik ezean, Diru-laguntzetako Lege Orokorrean ezarritakoaren mende daude eta horiek jasotzeko, beharrezkoa du interesatuak, administrazioarekin zorrik ez izatea.
“Pikarokeriaren” edo iruzurraren kontrol eta zainketari dagokionez, ezkutatze eta informazioa faltsutzen duten pertsonen kopurua txikia izanda ere, gizartean hautsak harrotu eta zalaparta sortzen dute. Iruzur kasuak egiaztatzea zaila da, askotan beste lege batzuekin talka egiten dutelako, adibidez datu pertsonalak babesten dituen legearekin. Esan beharra dugu baita ere, kontrol edo zaintza funtzioak udal eremua eta eskuduntzak gainditzen dituztela eta beste administrazio instantzien, Ogasun Sailen edo Gizarte Zerbitzuen kasurako, esku baitago. Udalaren gain dugu, erroldatze faltsuak gerta ez daitezela zaintzea eta bizikidetasun ezkutuez arduratzea. Bi kasuetan Udaltzaingoa da ikerketak egitea eta emaitzei buruz informatzeaz arduratzen dena.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena