Martxoak 8aren inguruko jarduera egitarau zabala
Aste honetako larunbata martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna alegia. Aukera Berdintasun Sailak egun berezi hori gogoan hartu eta ospatzeko egitaraua prestatu dute. Nolanahi ere, jarduera egitarau hori ez da egun bakarrera mugatuko, proposamenez gainezka baitator asteko sei egunetan zehar gauzatuko direnak. Egitarauaren azala Francisco Javier Irigaray Lorea gasteiztarrarena da eta ‘A pesar de todo’ titulua du. Egileak lehiaketako saria eta dirua Vicente Ferrer Fundazioari ematea eskatu die antolatzaileei. Irudi deigarria eta zirraragarria da, orijinala, argia eta itxuran apala, zeinak agerian jarri nahi du emakumeek bizitzaren edozein eremutan izaten dituzten oztopo eta zailtasunak, gure gizarteak oraindik orain sexismoaren eta diskriminazioaren ukituak dituelako. Egileak emakumeei “guztiaren gainetik eta beti ere” aurrera egiten jarraitzeko mezua luzatzen die egileak, bidean txintxeta asko aurkitu arren, amore eman gabe, gizarte berdin batean bere lekua lortu artean.
Egitaraua lepo dator: bi erakusketa ditu, tribialeko partidak eta kafe saioak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen emanaldia, Blanca Portillo y Ángeles Martín aktoreekin antzezpena eta bertso-afaria emakume bertsolariekin. Guztiaren berri zehatza duzue argitaratu duten egitarauan. Material guztia –kartela, programa bera, irakurketa gida, Adierazpena, eta gainerakoak- Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Topaguneak kudeatzen duten mikrositean dago. Horretara erraz eta azkar iristeko, lasterbidea egin eta utzi dizuegu azpiko informazio gehiagoren bitartez.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan