Aste honetan loteria dezimoak saltzen hasiko dela iragarri du AECCk
Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) iragarri du asteazkenean -martxoaren 6an- datorren apirilaren 12ko zozketa berezirako loteria dezimoak saltzen hasiko dela iragarri du. Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak urtero loteria zozketa berezi bat eginen du, horretan bildutakoaren zati bat AECC elkarteari emanez bere zereginean laguntzeko eta minbiziaren kontrako ikerketan erabiltzeko. Zozketa berezi hori apirilaren 12ko larunbatean egingo da eta partizipazioak elkartearen logotipoa eramango dute.
Aurten dezimoak 6 eurotan salduko dituzte eta, urteroko legez, ez dute izango errekargurik eta edozein loteria administrazio ofizialean kobratu ahal izando dira, sarituak izanez gero. Asteroko zozketa arrunta denez gero, zenbaki bakoitzeko ehun (100) dezimo besterik ez dago. Hori bai, guztiak helburu onuragarria izanen dute, minbiziri aurre egiteko ikerketan erabiliko baita bildutako dirua.
AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeagandik, laguntza gisa. Horregatik hain zuzen Ermuko boluntarioek datozen egun eta asteetan zehar kalera aterako dira ermuarroi partizipazioak eskaini eta saltzera. Elkartekoek egun ezberdinetan izango ditugu kalean herriko hainbat tokitan mahaia jarriko dituztelarik herritarroi, gure elkartasuna eskatuz eta loteria saltzen eta eskaintzen. Lagun iezaiezu!
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du