Betiondo Arku taldeak domina bi lortu ditu Euskadiko IV. Txapelketan
Ermuko‘Betiondo’ Arku taldeak domina bi lortu ditu 2014 arku tradizional eta gailu teknikorik gabeko arkuaren –hutsaren- Euskadiko IV. Txapelketan. Taldeko presidentea den Basilio Izquierdo Gonzálezek urrezko domina eskuratu du bigarren urtez jarraian eta Euskadiko Txapelari eustea lortu du. Bere taldekide José María Muñoz Gómezek ere lan oso ona egin eta brontzezkoa lortu zuen hirugarren sailkatu eta gero autonomiako txapelketan, zeina Amurrion jokatu zen otsaileko azken astean.
Betiondo taldeak pozarren bueltatu da oso emaitza onak lortu ondoren, txapelketara hori kirolari joan, guztiak finalerako sailkatu eta horietatik bik domina eskuratuz. José Mari Muñoz Bizkaiko Txapelduna da gaur egun. Zorionak arkulari ermuarrei!
Euskadiko IV. Txapelketan Amurrion jokatu da otsailaren 26ko asteazkenean, eta modalitateak, esan bezala, arku tradizional eta teknifikazio teknikorik gabekoa izan da.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira