‘12 años de esclavitud’: 2014ko Oscar sarietako filma asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

05.03.14
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak hasiera emango dio osteguneko zineklubarekin asteko programazioari. Emakumearen Nazioarteko eguna ate joka dugunez gero filma berezi bat proiektatuko dugu: ‘Pussy Riot, una plegaria punktituluko dokumentala, Mike Lerner eta Maxin Pozdorovkinek zuzendu dutena. Dokumental zorrotz eta argigarria da Pussy Riot neskak osatzen duten musika talde mediatiko eta iraultzailearena, zeinak Vladimir Putinek aurpegia jartzen dioen botere errusiar autoritarioari gogorki aurre egiten dioena. Erritmo egoki, pasio eta analisi zorrotzak ditu dokumentalak. Lanak errepresio politikoari aurre egiteko erabaki hartu duen neska talde ausarta hurbildu eta ezagutzera ematen digu, genero eta pertsonalki askatzeko, eta jarrera horri erantzunez agintariek aplikatu duten errepresio bortitza. Pussy Riot, una plegaria punk lanak ez du demagogia edo proselitismorik egiten, alderantziz, musik taldearen eta, luzapenez, Errusian bizi duten autoritarismoaren ikerketa lasaia da. Dokumentalak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Sundance jaialdiaren azken edizioan. Ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta azpitituluen laguntzaz.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, bi filma zoragarri ikusteko parada izanik. Arratseko zapi eta erdietan ¿Qué hacemos con Maisie? Titulua ikusi ahal izango dugu. Tragikomedia hau ‘Los chicos están bien’ pelikula aparta egin zuen talde berberarena da. Aktore protagonistak Julianne Moore eta Alexander Skarsgard dira eta Henry Jamesen eleberri klasiko batean oinarrituta dago, non rock kantari baten eta arte saltzaile den emaztegaiaren banaketa prozesua kontatzen den 6 urteko Maisie alabaren ikuspuntutik. Gustu oso oneko filma da, historia argitasun eta naturaltasunez lantzen duena, folietin melodramatikoa izaten utzi gabe. Kritikak lan independente hau goraipatu du, aldi batean gogorra, hunkigarria eta harrigarria delako. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena arrakasta eta Oscar sariak jaso dituen Steve Moqueen zuzendariaren ‘12 años de esclavitud filma da. Azken Oscar sarietan garaile izan den lan hau, filmik onena aukeratua izateaz gain, bigarren aktorearentzako eta gidoi onenarentzako sariak ere jaso ditu. Aktore protagonistak Michael Fassbender eta Brad Pitt dira. Lanak New York hirian bahitu eta hegoaldeko kotoi landetan lanean jartzeko esklabo gisa saldu izaniko gizon askearen historia. Ezer gutxi gehiago dago filma epiko honi buruz esateko, lasnak ez du inor epel utziko. 12 años de esclavitud larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik eta haurren emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan, ‘La Lego película 3D’ titulukoa ikusi ahal izango dute gaztetxoek. Imajinazio eta dibertsio jarioa da, inteligentzia, lotsagabekeri eta umore, ausardi eta entretenimenduz jositakoa. Ezazu galdu. Maisu lana benetan.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa