Kontu-kontari saioa liburutegian, 'Alabazan' taldeko kide Pedro Ruizekin

06.03.14
Udal Liburutegia

Martxoaren 8an, larunbata, Liburutegiak hileko lehenengo larunbaterako antolatzen duen “Arratsaldean kontu kontari” ipuin-kontalarien ekimenaren denboraldiarekin aurrera jarraituko du.

Hilabete honetako saioaren izenburua “Paperezko ateak” da, eta 4 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Pedro Ruiz Bilbao (Alabazan konpainiako kidea) izango da hilabete honetako ipuin-kontalaria. Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: bestaldean mundu zabala dago gure zain. Irekitzen dugun liburu bakoitzak irudimenez beteriko mundu ederra erakusten digu, eta horretarako orriak besterik ez ditugu igaro behar. Pedroren esanetan “Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den”.

Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko dela eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"