Ermuan dugun herri-zorraren zenbatekoa biztanleko 65,37 euro da
Herri-zorra kontzeptuarekin adierazten duguna honakoa da: Udalerri batek urte bakoitzaren azken egunean amortizatu behar eta ordaindu gabe dituen kreditu guztien bolumena. Ermuan esate baterako, 2013ko abenduaren amaieran ordaindu gabeko kredituen kopurua 1.058.788,84 euro ziren. Kopuru hori azken egun horretan Erroldan geunden 16.196 pertsonen artean banatuz gero, biztanle bakoitzeko -per capita- 65,37 euroko diru kopurua ematen digu. Hasi garen urtealdi ekonomikoan zehar eta maileguetatik amortizatuko dugun kopurua deskontatuz gero, abenduaren 31n izango dugun zorra 622.242,77 eurokoa izango dugu (biztanle eta ermuarreko 38,26 euro).
Aurrekontuen eta Finantza Egonkortasun eta Iraunkortasun Legeak ezartzen duenez udalek aurrekontu orekatuak izateko derrigorrezkotasun eta betebeharrak definitzen ditu baita urtean zehar diru publikoarekin egiten diren gastuei mugak jartzen. Bestalde, lehentasunezkotzat jotzen du interes eta amortizazio-ordainketari aurre egitea maileguak daudenean eta, are gehiago, urte amaieran superabita izanez gero, diru hori zorra kendu edo gutxitzeko erabiltzea. Nolanahi ere, Udalak azken hamahiru urtetan ahalegin handia egin izan du herri-zorra kontrolatzeko, inbertsioen zati handi bat errenta propioarekin finantzatuz, horri esker maileguen zenbateko osoa pixkanaka murrizten joan delarik
Kontuak kontu, 2000. urtean udalerriaren zorra 10.799.350,75 eurokoa bazen ere, 2013ko abenduaren 31n kopurua 1,058,000 eurotara murriztu izan da. Dena den, azken 13 urteetan beste 2.298.738 euroko mailegu berri eskatu dituen arren, denbora honetan zehar 12 milioi euro baino gehiago amortizatu ditu Ermuak. Beraz, azken hamarkadan Ermuak herri-zorra 9.740.561,91 eurora murriztu izan du. 2014an egungo kopuru hori jaisten jarraituko du, zorra amortizatzeari ez baitiogu utziko.
Altxortegiko geldikina
Udalaren Altxortegiko geldikinak barne hartzen ditu kobratzeko dauden eskubideak, ordaintzeko ditugun betebeharrak eta Udalak une horretan dituen sosa likidoak –cash-. Familia ekonomia batekin parekatuz, esandakoa hau litzateke "zor diguten guztia, ken guk zor edo ordaintzeke dugun guztia eta horri metalikoan daukagun dena gehituta”. Diru kopuru hori Udalak edozein betebeharrari aurre erabili dezake, besteak beste, zorra gutxitzeko, atzeratu ezin diren premiazko beharrak asetzeko, edo kobratu gabe edo kobratu ezin izango diren udal zergengatiko tasak estaltzeko.
Izan ere, 2012. urtealdian izandako altxortegi gerakinekin Udalkutxaren 2009ko eta 2011ko kitapen edo likidazio negatiboengatik bueltatu beharrekoa ordaindu zen, guztirako kopurua 814.934,76 eurokoa izan zelarik. Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren (Udalkutxa) kitapen eta emaitza negatiboaren ondorioz., Udalean jasotako kantitatea itzuli behar izateko amortizazioaren kostua 222.654 eurokoa izan zen. Horiek horrela, guztira urte horietan 1.037.588,76 euro itzuli behar izan ditugu, hortaz, Udalak ez ezer zor atal honetan, garbi baitago. Iazko urtealdi ekonomikoa ixtean emaitza positiboa gertatuz gero Altxortegiko geldikina izango da, eta erabili gabeko diru kopurua gorde behar dugu, gerta litezkeen aurkako gertakizunei aurre egin ahal izateko.
Bestalde, PROMOSA Udal Sozietate Publikoari dagokionez, esan behar dugu Udalak 2009an 10 milioiko abala gain hartzeari buruzko erabakia hartu zuela, sozietateak Izarra Centren eraikitzeko mailegu bat kontratatu zezan. Mailegu hori ordaintzeko dago oraindik, nolanahi ere PROMOSAk dagoeneko hainbat diru amortizatu du, eta ondorioz, PROMOSAk 2013ko abenduaren 16an zuen zorraren zenbatekoa 6.859.316,73 euro zen.
Eta amaitzeko esan behar dugu udal organismo autonomo edo fundazioek –UKE edo Euskaltegia esaterako- ez dutela zorrik, ez baitute mailegurik eskatu eta gain hartu ezar finantzatzeko.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena