Matxoak 8 kontzentrazioa plazan, arratsaldeko 8etan

07.03.14
Berdintasuna

Martxoaren 8a dugu bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna alegia. Aukera Berdintasun Sailak egun berezi hori gogoan hartu eta ospatzeko egitaraua prestatu dute. Nolanahi ere, jarduera egitarau hori ez da egun bakarrera mugatuko,  aste osoan zehar gauzatzen ari direnak. Biharkoa da egun nagusia eta plazan ateraldi edo kontzentrazioa egingo da, arratsaldeko 7etan.

Aurtengo kartela eta programaren azala Francisco Javier Irigaray Lorea gasteiztarrarena da eta ‘A pesar de todo titulua du. Egileak lehiaketako saria eta dirua Vicente Ferrer Fundazioari ematea eskatu die antolatzaileei. Irudi deigarria eta zirraragarria da, orijinala, argia eta itxuran apala, zeinak agerian jarri nahi du emakumeek bizitzaren edozein eremutan izaten dituzten oztopo eta zailtasunak, gure gizarteak oraindik orain sexismoaren eta diskriminazioaren ukituak dituelako. Egileak emakumeei “guztiaren gainetik eta beti ere” aurrera egiten jarraitzeko mezua luzatzen die egileak, bidean txintxeta asko aurkitu arren, amore eman gabe, gizarte berdin batean bere lekua lortu artean.

Egitaraua lepo dator: bi erakusketa ditu, tribialeko partidak eta kafe saioak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen emanaldia, Blanca Portillo y Ángeles Martín aktoreekin antzezpena eta bertso-afaria emakume bertsolariekin. Guztiaren berri zehatza duzue argitaratu duten egitarauan. Material guztia –kartela, programa bera, irakurketa gida, Adierazpena, eta gainerakoak- Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Topaguneak kudeatzen duten mikrositean dago. Horretara erraz eta azkar iristeko, lasterbidea egin eta utzi dizuegu azpiko informazio gehiagoren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan