Negozioak nazioartekotzeari buruzko ESLE Elkartearen jardunaldia
ESLEk, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak, jardunaldi informatibo a gauzatuko du aste honetan Ermuko Izarra Centren. Jardunaldia ostiralean egingo da eta horretan ESLE Elkarteak 2014an nazioartera irteteko duen estrategia azalduko eta erronka horri arrakastaz aurre egiteko praktika onak ezagutzera emango du.
Lan jardunaldi hau urtarrilaren bukaeran Izarran bertan egindakoaren jarraipena izango da, non datozen hilabeteetan ikerketa eta garapen proiektuetan kide direnen arteko lankidetza bideak identifikatu zituzten.
Bileraren helburua nazioartera irten nahi duten elkartekideen arteko lankidetza areagotzea da. Aldi berean, aurten nazioartean egindako gauzarik garrantzitsuenak eta horrelako prozesuak modu arrakastatsuan aurrera ateratzeko aspektuak ere mahai gaineratuko.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat