Bi urtetan eta Ermuko plantan 8 milioi inbertituko ditu Tenneco Automotive Ibericak

13.03.14
Erakundea

Tenneco Automotive Ibericak Ermuan duen negozio industrialaren oinarria eraldatu nahi du eta horretarako aurten eta datorren urtean 8 milioi eurotik gora inbertituko du bere ekoizpen indarra auto berrientzako ekipoetan nahiz suspentsio elektronikoetan zentratzeko, euskal industriaren Empresa XXI hamabostekariak artikulu luze eta zabalean, martxoaren 1eko azken alean, argitaratu eta ezagutzera eman duenez. Informazioa Jesús Galindok sinatzen du eta lerro horietan honakoa ematen du aditzera “Tenneco taldeak bere negozioa berregituratzeko plan estrategikoa abian jarri duela, horren baitan Ermuan duen filiala indartzea aurreikusten duelarik motelgailu elektronikoaren bikaintasun zentroa izan dadin, automobil berrientzako lehen ekipoan ekoizteko duen gaitasuna indartu edo areagotuz, aldagaienen kaltetan”.

Egunkari berezitu horrek gehitzen duenez “2014 eta 2015 urteetan Tenneco Automotive Ibericak bere merkatal eta industrial negozioaren oinarriak eraldatzeko prozesu azkar bati ekingo dio, nazioartean lehiakor izaten jarraitzen duela ziurtatzeko xedez. Multinazionalak Ermuko zentroa motelgailu ekoizle garrantzitsua izaten jarrai dezan duen inplikazioaren erakusle izango da bi urte horietan gauzatuko duen zortzi milioi eurotik gorako inbertsio plana, 2011tik 2013ra bitartean inbertitutako 5,7 milioi euroak luze gainditzea suposatzen dutelarik”.

Hurrengo paragrafoan egindako ekarpena ondokoa da: “Tenneco taldeko zuzendariek eta filial bizkaitarrak diseinaturiko estrategia gauzatzeak, Ermuan dugun fabrikarekiko konpromisoa berresten du, zeinak taldearen eszelentzia zentroa izatea gain hartuko duen garatze bidean dagoen motelgailu elektronikoari dagokionez eta, aldiberean, instalazioa ixtearen edo ekoizte gaitasuna ahultzearen inguruko hipotesiak ezertan uzten”.

Artikuluak aurrera jarraitzen du eta informazio askoz zabalagoa ematen. Hori ikusteko jo Euskal industriaren ‘Empresa XXI’ hamabostekarira, guk artikulua pdf formatuan uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da