Edateko ur horniduraren udal zerbitzua
Nahikoa da etxeko txorrota irekitzea zaporerik, usainik eta kolore zehatzik ez daukan likidoa irten dadin, hodietan buxadura, ur horren jatorri-putzua kutsatua edo behar bezala tratatu gabe badago salbu.
Ura gure etxera irits dadin edateko uraren horniduraren udal zerbitzuak hainbat osagai dituen banaketa-sare bat dauka, eta pertsona askoren eguneroko lana eskatzen du, Ermuar guztiei higiene eta osasun baldintza egokietan hornidura bermatzeko behar diren pauso guztiak kontrolatzen.
Eta ura ondasun natural preziatu eta beharrezkoenetako bat izanik bizitzarako, edateko ur-horniduraren udal zerbitzuak saneamenduari ere erantzuten dio, ura ahalik eta baldintzarik onenetan naturari itzultzeko.
Zerbitzu konplexua…
Hornikuntza jarduerak, horniduraren eta zerbitzuaren beraren kalitate-eskariek behartuta, kudeaketa guztiz teknikoa behar du, non diziplina askotariko ezagutza zientifikoen aplikazio praktikoak antolaketa konplexua eta egituratua eskatzen duen ur-hornikuntza, edozein garai, une eta baldintzatan, bere neurrian eta osasungarritasun baldintza zorrotzez egitea ziurtatzeko.
Udal honek, edateko ur-horniduraren udal zerbitzua kosturik txikienarekin kudeatu behar zuela jakinik, ANSAren esku utzi zuen -egun AQUARBE- zerbitzu publiko honen kudeaketa hasiera-hasieratik, zerbitzuaren titulartasuna eta berori ematearen azken erantzukizuna Udalarenak badira ere, zerbitzuaren unibertsalizazioa kalitate eta osasungarritasun baldintzetan ematea bermatzeko.
Edateko uraren horniduraren udal zerbitzua kanpoko enpresa baten esku uzteak zerbitzu hori emateko udal antolamenduaren neurria eta egitura handitu beharrik ez izatea suposatzen du, zeinak antolamendu-neurriraketa hoberena edukitzea eskatzen duen, eta horrek lan-pilaketari aurre egiteko moduko langile kopurua edukitzea suposatzen du, eta azpiegitura teknologiko oso espezializatua, ur-hornidura zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Halaber, neurri honekin, zerbitzua gero eta dibertsifikatu eta zorrotzagoa den eskaerari egokitzea lortzen da, uraren arloa kapitalari dagokionean oso intentsiboa dela eta kostu finko handiak dituela ahaztu gabe, eskala-ekonomia edukitzea ahalbidetuko duen gutxieneko biztanleria kopuru bat eskatzen duelako, eta eduki ezean, zerbitzuaren kalitatean eta kostu ekonomikoetan negatiboki eraginez.
… eta ezezaguna
Uraren fakturan sartzen diren kostuak ezagutzeko, ondorengo gaietan sakondu beharra dago: kostuen egitura zein den, azpiegitura kolektiboak handitzeko eta berriztatzeko etengabe egin behar diren inbertsio publiko handiek nola eragiten duten, berriak jartzeko, aldatzeko eta mantentzeko zer behar den, osagai energetikoak norainoko garrantzia duen, tarifa-eredua, horren egituraketa eta kontsumo eta kutsaduraren araberako progresibotasuna nolakoa den eta, hala denean, behar duten haiei ura ordaintzeko diru-laguntzak nola eman behar zaizkien.
Hain zuzen ere, irizpide horiek aplikatzeko heterogenotasunaren ondorioz uraren kostuak guztiz ezberdinak dira zerbitzu eta zonalde geografiko ezberdinetan, eta gainera leku bakoitzean ur-baliabideen erabilgarritasuna eta hurbiltasuna handiagoa ala txikiagoa den kontutan izan behar da, eta ondorioz, ura biltzeko, edangarri egiteko eta banatzeko behar diren prozesu ezberdinak zonalde edo zerbitzuaren arabera. Horregatik, zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak ezberdinak izanik, ezinezkoa da prezio bakar eta berdin bat ezartzea.
Uraren bilketa
Ura iturri naturaletik biltzearekin hasten da prozesua; Ermuaren kasuan Eitzaga eta Telleriako erreketatik biltzen da.
Bada beste aukera bat ere: Mañaria eta Oiz mendiko putzuetatik biltzea, lehen aipaturiko lekuetan ur-emari nahikoa ez dagoenean, etxeetan ur-hornikuntza eta araztutako ura edukitzea ziurtatzen diguna. Horregatik Udalak kopuru jakin bat ordaintzen dio Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, aipaturiko partzuergoaren alta-saretik egin daitekeen hornikuntzarengatik, une konkretu batean hartzen dugun ur bolumena edozein dela ere.
Edateko uraren arazketa
Bildutako ura tratatu egin behar da giza-kontsumorako, batez ere gainazaleko iturrietatik datorrena, sarritan industria-, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak kutsatua dagoelako.
Bildutako ura Eitzagan dagoen ponpatze-estaziotik Errotabarrira eramaten da, bertan dago-eta Edateko Ura Tratatzeko Estazioa (ETAP). Ponpatzen den batez besteko emaria 50 l/seg. da.
Puntu horretan arazketa-prozesu fisiko-kimiko bat aplikatzen zaio ur gordinari, kutsatzaileak kentzeaz batera kontsumorako gai bihurtuz.
Hiru motatako ur kutsatzaileak daude batez ere: mineralak (metalak, konposatu kimikoak), organikoak (garbigarriak, gasolina eta abar) eta biologikoak edo mikrobiologikoak (birusak, bakterioak eta parasitoak).
Prozesu fisikoa tratamenduaren hasieran koagulatzaileak eta malutatzaileak gehitzean datza eta horrek uretan desegindako materialak sedimentatzen laguntzen du. Prozesu hori ura abiadura txikian daramaten tanke handietan egiten da, “dekantagailu” izenekoak. Geroago hondarrezko iragazkietatik pasatzen da ura, non dekantazio-prozesutik ihes egin duten partikulak atxikita gelditzen diren.
Prozesu kimikoan kutsatzaile mikrobiologikoak kentzen dira. Hori urari desinfektatzaile bat botata lortzen da, kloro Gasa Ermuaren kasuan. Konposatu hori bi lekutan botatzen zaio: lehenengo nahasketa-kameran, tratamendua hasi baino lehen, horrela tratamenduak dirauen bitartean agente kutsatzaileak ezabatzea lortzen da, eta gero kloragailu automatizatu batzuk kloro-maila egokitzen dute (0,8 PPM) Edateko Ura Tratatzeko Estaziotik irtetean, kontsumo publikoko urek sarearen puntu guztietan desinfekzio osoa dutela bermatzeko beste kloro daukatela ziurtatzeko.
Gizakion kontsumorako uraren kalitatea bermatzeko, analisiak egiten dira aldian-aldian banaketa-sarearen puntu ezberdinetan eta ur-bilketaren hainbat lekutan, bai eta Edateko Ura Tratatzeko Estazioan. Analisi horiek LABAQUAk egiten ditu, halako probak egiteko Euskal Herrian beharrezkoa den OSAKIDETZAren ziurtapena daukan laborategia.
Hornitutako uraren 58 analisi egiten dira urtean, 49 parametro ezberdin kontrolatzeraino.
Gainera, sarean kloroak duen mailaren 1.400 zehaztapen baino gehiago egiten dira urtean.
Uraren banaketa
Behin tratatuta dagoenean, ura azken erabiltzailearenganaino banatzen da. Fase honetan ura etxe guztietara iristeko behar den ur-ponpatze eta presio-sortze eginkizunak egiten dira.
Edateko Ura tratatzeko Estazioan tratatutako ur guztia Ongaraiko ur-tangara bidaltzen da. Hormigoizko ur-tanga horrek 3.000 m3ko edukiera du. Bertatik hornitzen da udalerriaren goiko aldea. Gainera Errebalburuko tanga ere hornitzen du, 1.550 m3ko edukiera duena, eta bertatik hornitzen dira udalerriko beste alde guztiak.
Errotabarriko ur-tangak, 1.320 m3 biltzeko edukiera duenak, udalerriko behealdearen amaierako ur-tanga moduan funtzionatzen du. Berori Errebalburuko ur-tangatik hornitzen da eta puntako orduetan ur-eskaerak egokitzeko balio du.
Mallamendiko ur-tangak 1.000 m3ko edukiera du eta Ongaraiko goialdea hornitzen du, Betiondoko kirol-gunea barne. Ongaraiko ur-tangatik bidaltzen diren ur-emariak hartzen ditu.
Abeletxeko ur-tangak 500 m3ko edukiera du eta auzo horren goialdea hornitzen du. Behealdeko saretik ponpatzen diren emariak hartzen ditu.
Ur-tangetan bildutako ura hoditeriara sartzen da gero, eta hortik etxebizitza bakoitzaren harguneetara banatzen da. Ermuko sare nagusiko hodiek 350 mm-ko eta 50 mm-ko diametroak dituzte. Hodiak burdiurtu nodularrezkoak, burdinurtu grisezkoak, zuntz-zementuzkoak eta polietilenozkoak dira. Bada PVCzko hodiren bat edo beste ere.
Etxebizitzetara harguneek 60 eta 15 mm bitarteko diametroak dituzte eta gehien erabiltzen diren materialak polietilenoa eta burdina galbanizatua dira. Hargune zahar batzuk berunezkoak dira.
Estolderia
Erabilitako ura estolderia-sarean jasotzen da eta bertatik bideratzen da bere kutsadura-ahalmena isuriko den fauna eta florari kalterik ez sortzeko moduko mailara arte murrizteko.
Uren estolderia- eta arazketa-jardueretan azken 30 urteotan izugarrizko iraultza izan dela esan daiteke, nahiz eta herritarrak komuneko botoiari sakatzeko keinu errazaren ostean dauden eginkizun konplexuen berri ez dakiten.
Hiriko estolderia orokortzeak eta eskualde-eremuko hondakin-uren Elgoibarko araztegia eraikitzeak, prebentzio-prozeduren bidez aurre egiterik ez duten arazoak konpontzeko tresna ekologikoak biak, asko zaildu eta garestitu du saneamenduaren kudeaketa.
Habitat naturalen segurtasuna eta babesa bermatzeko, segurtasunezko interkonexioak, erreserba-sistemak, etengabeko zainketa, kutsatutako uren bilketa eta ura ongarritu dezaketen kutsatzaileen murrizketa drastikoa egin behar dira.
1986tik saneamendu-sare bereizi konplexu bat dago Ermuan, eta horrela ur beltzak eta kanalizatutako euri-urak bereizita daude: lehenengoak kolektoreetan eta bigarrenak udalerritik iragaiteen diren erreka eta errekasto ezberdinetan.
Ura eta energia
Ur-kudeaketaren osagai guztiz garrantzitsu bat da edateko uraren unitate teknifikatuen jardueran eta banaketa- eta estolderia-sareen sistema konplexuetan ura biltzen den lekutik iritsi behar den tokiraino (Ermuko herritar bakoitzaren etxeraino) ponpatzeko eta bultzatzeko behar den energia elektrikoaren kontsumoak nola eragiten duen.
Informazio gehiago
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena