Wert Legearen inguruan hitz egingo du Isabel Celaák Lobianon
Isabel Celaá legebiltzarkide, Euskadiko Alderdi Sozialista taldearen Batzorde Exekutiboko kide eta Hezkuntzako Sailburu ohia Ermura etorriko zaigu aste honetan hitzaldia ematera, partiduko toki elkarteak ekarriko baitu antolatzaileek bidali diguten oharraren bidez ezagutzera eman duenez. Hitzaldiari jarri zaion titulua “Wert Legea, etorkizunaren kontrako legea” da eta Lobiano Kulturgunean gauzatuko asteazkenean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrera librea da eta horretara bertaratzeko gonbitea luzatu zaie afiliatu, zale eta, oro har, nahi duten ermuarrei.
Carlos Totorika herriko alkatea aurkezle eta moderatzaile lanak beteko ditu. Kirol, Kultura eta Hezkuntza ministroa den José Ignacio Wertek 2013ko maiatzaren 13an lege proiektua aurkeztu zuenetik gizartean hautsak harrotu ditu eta erantzun eta eztabaida zabala jaso du. Hezkuntza lege hori 2013ko azaroaren 28an behin betikoz onartu zen Gorte Nagusietan, bere izapidetzean ez du inolako talde edo alderdiren babesik jaso, azkenean talde popularrak bakarrik aurrera atera izan duelarik.
Hitzaldia iragartzeko argitaratu eta zabaldu duten kartela.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.