Zer egin dezakegu gizonok berdintasunean eta errespetus bizi ahal izateko?

17.03.14
Gizartea

Gure udalerrian benetako berdintasunaren alde lanean jarduten duen gizon taldeak, Zipriztintzenek, topaketa egingo du bihar Orbe Kardinalaren plazan dagoen ‘Eskilarapeko’ lokalean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ekimen horretan gizonok zere gin dezakegu berdintasuna lortzeko? Ekimena irekia da pertsona ororentzat.

Zer egin dezakegu gizonok, emakume eta beste gizonekin, modu errespetagarri eta berdintasunezkoan bizi ahal izateko? Etxean, lanean gure familiekin, lagunekin, kalean... Guzti honegatik, gure deialdi honetara etor zaitezten animatzen zaituztegu, zuen partaidetzara irekia dago.

  • Matxismoak nola eragiten gaitu gizonoi?
  • Emakumeen aurkako indarkeriak nola eragiten gaitu?
  • Abortuaren aurkako legeak nola eragiten gaitu?

Deialdiaren laburpena

  • Noiz: martxoaren 18an, asteartea
  • Ordua: 19:00etan
  • Lekua: Eskilarapekon

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.