Ur abonatuen %51i faktura jaitsi die tarifa aplikatzeko modu berriak

26.03.14
Erakundea

2014ko lehen bihilekoan 8.079 ordainagiri aurkeztu dira ura, estolderia eta zaborra kobratzeko, eta kopuru hori 152 abonatu gehiago dira 2013an erregistratuta zeuden 7.927 erabiltzaileak baino.

Tarifazio-sisteman izan den aldaketak nolako bilakaera izan duen jakiteko eta datu homogeneoak alderatu ahal izateko, 2013ko 7.927 abonatuen datuan oinarrituko gara eta 2013ko eta 2014ko lehen bihilekoko ordainagirien informazioak alderatuko ditugu.

Edateko uraren hornikuntzako udal zerbitzuaren 7.927 erabiltzaile guztietatik 4.075 abonatuk 2014ko lehen bihilekoan gutxiago ordaindu du 2013ko bihileko berean baino, alegia, Ermuko erabiltzaileen %51,4ak lehen baino gutxiago ordaindu dute ura, zaborra eta estolderiarengatik.

7.927 erabiltzaile guztietatik 322 abonatuk 2013ko lehen bihilekoan ordaindu zuten zenbateko bera ordaindu dute, hau da, erabiltzaileen %4ak.

7.927 erabiltzaile guztietatik 3.530 abonatuk 2013ko lehen bihilekoan ordaindu zuten zenbatekoa baino gehiago ordaindu dute, hots, erabiltzaileen %44,5ak.

3.530 erabiltzaile horiei dagokienean, hona zein den egoera: 183 (%2,3) enpresak dira, 13 kasutan (guztizkoaren %0,2) zaborraren kuota aldatu egin da, 319k (guztizkoaren %4) 1€ baino gutxiago ordaindu dute, 1.222 kasutan (guztizkoaren %15,4) aldea 8 € baino txikiagoa da, 1.171k (%14,8) 8 eta 20 euro artean ordaindu dute gehiago, 104k (%1,3) 20 eta 29,66 euro artean ordaindu dute gehiago, eta 518k (guztizkoaren %6,53) joan zen urteko aldi berean fakturatu zitzaiena baino ur gehiago kontsumitu dute.

Gehiago ordaindu duten 1.435 abonatuei (47,6%) kontsumoa estimatu egin zaie, kontagailura iritsi eta irakurri ezin izan delako

Ura, estolderia eta zaborraren faktura gehitu zaien 3.012 erabiltzaileetatik, neurketaren arabera gehiago kontsumitu dutela ondorioztatu den abonatuak kenduta, 1.435 kasutan (%47,6) iritzitako kontsumoekin fakturatu zaielako ordaindu dute gehiago, erakunde hornitzaileak baimendutako langileak etxebizitza barruan dagoen kontadorea ikusterik izan ez duelako edo, hala denean, egiazko irakurketaren informazioa ez delako eman.

Hala iritzitako kontsumoak irmoak izango dira urtebeteko epean egiazko irakurketa egiterik ez badago.

Horrela egin beharrak, hots, irakurketa egiterik ez izateak, egiazkoak baino kontsumo-estimazio handiagoak egitea ekarri du, eta horren ondorioz fakturaren zenbatekoa gehitzea.

Horren inguruan esan beharra dago egungo egunera arte 134 abonatu joan direla AQUARBEra egiazko irakurketaren datuarekin, eta kasu guztietan fakturazioaren zenbatekoa murriztu egin zaiela.

Horregatik oso garrantzitsua da irakurketa egiten denean erabiltzaileren bat etxean ez badago egiazko irakurketaren datua lehenbailehen ematea, atarian dauden irakurketa-orrietan idatziz, AQUARBEren 943 17 47 58 telefono zenbakira deituz edo bertako helbide elektronikoren bitartez https://aquarbe.aguasonline.es/contacta.

Ur gehiago kontsumituz gero, ordainduko dugun dirua kopurua handiagoa izango

Udalak tarifatzeko onartu duen sistema berriaren xedea ez da diru-bilketa gehitzea, eredua aldatzea baizik kontsumo arduratsuaren filosofia eta erabilera eraginkorra suspertzeko. Azken batean lortu nahi dena honakoa da: gehien kontsumitzen duenak gehiago ordaindu dezala eta, ondorioz, gutxiago kontsumitzen duenak gutxiago.

Horren arabera, aurtengo 2014rako ur-horniduraren zerbitzuagatik aurreikusi ditugun diru-sarrerak 1.071.260 €uro dira, iazkoak baino %1,31 gutxiago, aurreko urtealdiko aurrekontua 1.085.483 € euro baitzen.

Udal honek ur-kontsumoaren eta fakturazioaren garapenari buruz aurreikuspen bat egin du, eta horren arabera, kontsumoak behera egitea espero dugu eta, ondorioz, zerbitzuaren kudeaketa gastuak ere gutxituko direlarik. Horiekin batera diru-sarrerak ere jaitsiko direlarik, kontsumo gutxiago izatean.

  • 2013 eta 2014ko prezioen alderaketa
    Tarifikazio berriarekin Abonatu kopurua
    %
    Gutxiago ordaintzen 4.075 %51,4
    Berdin ordaintzen 322 %4,1
    Gehiago ordaintzen 3.531 %44,5
      7.928 %100
  • Gehiago ordaindu dutenen egoera
    Abonatuak % Igoera motak
    183 %2,3 Enpresak dira
    13 %0,2 Zabor kuota aldatu dute
    319 %4 Euro 1en azpitik
    1.222 %15,4 Euro 1etik 8ra birtartean
    1.171 %14,8 8tik 20 eurora birtartean
    104 %1,3 20tik 29,66 eurora bitartean
    519 %6,5 Kontsumo gehiago
    3.531 %100  
  • Gehiago ordaindu duten abonatuen eta kontagailuen irakurketa kopurua 
    Datuak eman dituzte Abonatu kopurua
    %
    Ez 1.435 %47,6
    Bai 1.577 %52,4
      3.012 %100



Hemen grafikoa agertuko.
Hemen grafikoa agertuko.
Hemen grafikoa agertuko.



Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena