Irristatzea eta gozatzea familiarekin batera

26.03.14
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) asteburuan familiartean irristatzeko saioa antolatu eta horretan parte hartzeko proposamena luzatu du. Ekimena larunbatean gauzatuko da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ra bitartean, M.A.Blanco Udal Kiroldegiko kirol anitzeko pistan.

Premium tarifa kontratatu dutenek zein abonatuak direnak doan sartu ahal izango dira. Abonatu ez direnek, ordea, instalazioetan sartzeagatiko tasari dagokion 4,80 € ordaindu beharko dute.

Bertaratzen den familia orok kirol erakargarri honen sekretuak ikasteko edo euren ezagutza eta abileziak hobetzeko aukera izango du. Hau guztia familiarteko giro paregabe baten baitan, guraso eta seme-alabekin batera momentu gozagarri bat partekatuz.

Argibide eta xehetasun gehiagorako, ikus erakundeko webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira