Imagen
Ermua Hiriko XX. literatur lehiaketa deitu da
26.03.14
Udal Liburutegia
Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, Udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XX. Literatur Lehiaketa deitu du.
Lehiaketaren oinarri laburbilduak jarraian.
MODALITATEAK
- Narratiba gaztelaniaz
- Narratiba euskaraz
- Olerkia gaztelaniaz
- Olerkia euskaraz
BETEBEHARRAK
- Nazio-esparruan bizi diren idazleak parte hartu ahal izango dute, 1998an edo lehenago jaioak badira.
- Parte-hartzaile bakoitzak, soilik, modalitateko lan bat aurkeztuko du.
- Lan originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute.
- Gaia: umorea.
- Olerkiek ez dute 100 bertso baino gehiago izango, metrika librea izanik.
- Narratiboko lanek, gehienez ere, DIN A4 tamainako 10 orrialde izango dute.
- Lan bakoitzak bere titulua eramango du, eta lema edo goitizena izango du, beste inongo daturik gabe, egilearen anonimatua babesteko. Honen datuak (datu pertsonalak, NANaren fotokopia eta datu pertsonalak) erantsitako artxibo edo kartazal itxi batean joango dira.
- Lanak bidal daitezke:
- e-postaz biblioteca@udalermua.net (bi artxibo pdfan, bat lanarekin eta bestea plikarekin).
- posta ziurtatuz (kopia bat eta plika)
- eskuz Liburutegian bertan (kopia bat eta plika)
- Lanak baloratzerakoan epaimahaiak irizpide hauek kontuan hartuko ditu: gaiaren origiltasuna, aberastasun linguistikoa, akats ortografikorik ez azaltzea eta argumentuaren koherentzia, besteak beste.
SARIA
400 € modalitate bakoitzean.
EPEAK
Lanak maiatzaren 3a arte aurkeztu daitezke.
Epaimahaiaren erabakia uztailaren 1ean ordu bietan www.ermua.es helbidean ezagutaraziko da
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago (aurreko edizioetako lan eta egileak, etab.)
Lotutako albisteak
Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat