Ermua Antzokiak uko egin dio ‘8 apellidos vascos’ filma proiektatzeari

27.03.14
Erakundea

Ermua Antzokiak, Universal banatzaileak jarri dizkion inposizioak direla eta, “8 apellidos vascos” filma programatzeko asmoa alde batera utzi behar izan du

Aste batzuetako iraupena izan duten emaitzarik gabeko negoziazioen ondoren eta Universalek “8 apellidos vascos” filmaren kopia bat Ermua Antzokiari emateko onartezineko baldintzen aurrean, Kultura Sailak pelikula programatzeari uko egin dio.

Otsailaren amaieran, “8 apellidos vascos” filma estreinatu baino aste batzuk lehenago, Ermua Antzokiak  eta Universalek aipatutako pelikula martxoaren azkenengo astean Ermuan proiektatzeko hitzezko hitzarmena hartu zuten. Estreinaldiaren aurreko astean Universalek sarrera salmenta onak aurreikusten zituela informatu zuen eta filma Ermuan programatzeko baldintzak aldatuko zituela. Asteburuko saio guztietan “8 apellidos vascos” bakarrik programatu beharko genuke. Honek asteburu horretarako aurreikusita genuen beste pelikula zinemako karteleratik ateratzea suposatuko zuen. Pelikularen estreinaldiko emaitzak ezagutu ondoren berriro hitz egitea adostu genuen. Pelikulak estreinaldiko asteburuan lortu zituen aparteko  emaitzen  ostean, Ermua Antzokiak “8 apellidos vascos” filma pase guztietan ematea onartzen zuen, baina Universalek, orduan, proiekzioa apirilera atzeratu behar dugula esan zuen. Azken ahalegin batean, Ermua Antzokiak Universali pelikulako pase guztiak, diru-kopuru finko bat gehi Universali egokia deritzon salmentetan bildutako diru-kopuruaren ehunekoa eskaini zion. Baldintza hauek guztiz bereziak dira eta ez dugu sekula horrelakorik onartu. Hala eta guztiz ere, Universalek pelikularen emanaldia apirilera atzeratu behar dugula azpimarratu zuen, nahiz eta inguruko herriei estreinaldiko lehen asteburutik eskaini dien.

Martxoaren amaieran Ermua Antzokiak apirileko programazioa antolatzen hasi zen eta Universali “8 apellidos vascos” filmaren kopia bat eskatu zion berriro ere. Universalek orduan bi baldintza jarri zituen: lehenengoa, pelikula asteburuko pase guztietan ematea, eta bigarrena, zinemara joateko bonoan ez sartzea. Kultura Sailak horrelako bonoak eskaintzen ditu hilero, zerbitzu publikotzat jotzen dugun zinemara joateko zaletasuna sustatzeko oinarrizko tresna dela pentsatzen duelako. Nahikeria hauen aurrean Kultura Sailak buru egin eta negoziaketak apurtu egin ditu.

Baldintza hauek onartzea Kultura Sailak orain arte mantendu duen programazio politika apurtzea dakarrela pentsatzen dugu. Universalek Udal honetako politika kulturala mintzeko eta prezio publikoen politika aldatzeko burukeria guztiz onartezintzat hartzen dugu. Banatzaileak erasotze kanpaina bati ekin diola uste dugu, gure inguruko herri guztietan programatzen ari den pelikula bat Ermuan ikusteko trabak jartzen ari delako. Aldi berean, filmaren estreinaldiaren osteko laugarren astean onartezineko baldintza hauek eskatzeak “8 apellidos vascos” pelikularen kopia bat ez emateko benetako asmoa ezkutatzen duela uste dugu.

Azkenik, argi ikusten dugu Universalek filmaren proiekzioari ondoko herrietan ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko gogoa. Herri hauetan sarreraren prezioa garestiagoa eta balizko publikoa eta salmenten komisioen irabaziak handiagoak dira. Alderdi hau funtsezkoa izan da Universalek Ermua Antzokiarekin hasiera batean adostutakoa ez betetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena