Udaberrian ehunka lore!

28.03.14
Euskara

Aurten ehun piropo baino gehiago jaso izan ditugu Euskara Sailak antolatzen duen Piropo lehiaketan. Epaimahaikideek jada modalitate bakoitzeko onenak aukeratu eta sariak ebatzi dituzte. 18 urtetik gorako modalitatean edizioko saria Alicia Morenok eraman du “Inoiz garbira pasatu nahi ez dudan zirriborroa zara” piropoari esker. Irabazleak bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin ‘La Perlan’ eta dastatzeko menua bertako Jatetxean jasoko du. Bigarren modalitatean, 18 urtetik beherakoei dagokienean berriz saria Jairo Suarezentzat izan da, “Oso polita zara, koloreak bezala” piropoaz. Jairok 100 euroko erosketa-txekea jasoko du

Euskara Sailak partaide guztiei parte hartzea eskertu nahi die eta jasotako guztien artean garaileak aukeratzea ez dela lan erraza azpimarratu izan du. Ondoko lasterbidean jasotakoen bilduma duzue.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko