Puzgarrien jaialdia antolatu du EMOEk udaberriaren jaialdirako

31.03.14
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak (EMOEk) puzgarrien jaialdia antolatu du aste honetako –apirilaren 5eko- larunbaterako, Udaberriaren jaiaren barne. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Jarduera Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko da egun osoan zehar eta puzgarriak zabalik egongi dira goiz nahiz arratsaldez. Ordutegia ondokoa izango da: goizez 11:30etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez, bost eta erdietatik iluntzeko zortzietara. Antolatzaileek puzgarrien parke erraldoia izango dela iragarri dute, adin guztietarako aproposak.

Aurtengoan puzgarrietan ibiltzeko ticketak elkarteko kide direnen establezimenduetan jaso beharko dira. EMOEk puzgarrietan ibiltzeko jasotzen diren ticketa guztien artean 4 produktu sorta zozketatuko ditu.

Jarduera honek gure udalaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.