Ura eta elkartasuna: beharra duten pertsonekiko konpromiso soziala
Udal ur-hornidura zerbitzua unibertsalizazio printzipioari jarraiki eskaintzen dugu, ur tarifak baliabide hidrikoak eraginkortasunez erabiltzera bultzatzeaz eta abonatua erreziboaren zenbatekoak zerbitzuaren kostuak berreskuratzeko helburuaren bermeaz gain, -ingurumen alorreko betebeharrak barne egonik- pertsona guztiok kalitate eta osasunezko zerbitzua jasotzeko eskubidea dugulako.
Eta solidaritatea babes berezia behar duten talde edo pertsona guztiek oinarrizko hornidura hori gabe gera ez daitezela ziurtatzeko, gurea bezalako gizarte aurreratu batek babestu egin behar dituelako une larriak pasatzen egon daitezkeen pertsonak. Laburbilduz, unean uneko eta bakoitzaren egoera ekonomikoaz at, guztiok zerbitzua kalitate eta osasun baldintza egokietan jaso ahal izan dezagula.
Horiek horrela, Ermuko Udalak etxebizitzaren gastu eta mantenuari oro har, eta ur, estolderia eta zaborraren ordainagiriei hain zuzen aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenek, laguntza ekonomikoak jasotzeko eskubidea dute, gizartetik kanpo geratzeko egoerak ekiteko.
2013. urtean udal honek etxebizitzako ur, estolderi eta, besteak beste, zaborraren ordainagiriei aurre egiteko laguntzak eman dizkie 147 pertsonei.
Laguntza jaso dezaketenek betebeharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak eskuragai ditugu www.ermua.es web korporatiboan (jarrai ondorengo bidea Abiapuntu/udal izapideak/gizarte-larrialdiko laguntzak eta gizarteratzeko udal laguntzak).
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da