Juan Torres Leihaketaren 8. edizioa deitu du Udalak

03.04.14
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak Juan Torres Enpresa Proiektu Berritzaileen 8 Leihaketa ateratzen du

Urtebeteko etenaldi baten ondoren, Toki-Garapeneko Alorrak Juan Torres Enpresa Proiektu Berritzaileen 8. Leihaketa zabaltzen du. Beste behin, enpresa proiektu berri bat duten eta Ermuan ezarri nahi duten pertsonek edo enpresek aukera hobezina izango dute. Gure lurraldean enplegua sortuko duten proiektu-berritzaileak bultzatzea da helburua.

Aurkezten diren ekimenak izaera teknologikoa eduki beharko dute, hau da, ekoizpenean edo zerbitzu ematean teknologia berrien erabilera intensiboa izatea. Sariak banatzen direnetik bi hilabeteko epean proiektua martxan ipintzen duten eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan, gutxienez, urtebetez altan emango duten edozein pertsona edo enpresa aurkeztu daitezke.

Aurten, irabazleak, 10.464 eurotan balioztatutako saria jasoko du eta irabazleordeak, 7.464 eurotan balioztatutako saria. Hoietatik, 6.000€ eta 3.000€ esku-dirutan emango dira irabazlearentzat eta irabazleordearentzat hurrenez hurren. Gainerakoa, Izarra Centren enpresa kokatzeagatik jasoko dituzten hobariek osatzen dute. Guztira, 10.464€ eta 7.464€ enpresa-haztegian hiru urteko egonaldian. Gainera enpresa-haztegian eskeintzen diren zerbitzuak gozatzeko aukera izango dute: prestakuntza, aholkularitza, etab.

Irabazleak suertatzen diren pertsona eta enpresei, eskudirutan eman beharreko sariak Udaletxearekin edo Izarra Fundazioarekin sinatutako kontratu baten bidez emateko aukera eskeintzen zaie. Ideia, eskarmentua hartzeko baliatu dezaketen lehen lan-jarduera bat eskeintzea da. Saria jasotzeko eskeintzen den bigarren modalitate hau, irabazleek eskatu beharko dutena, eskeintzen den produktuak edo zerbitzuak ahalbideratzen duenean gauzatu ahal izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat