‘Arratsaldean kontu-kontari’, Bego Alabazanekin
Liburutegiak hileko lehenengo larunbateko “Arratsaldean kontu kontari” ipuinkontalarien denboraldiarekin jarraituko du. Apirilaren 5ean, larunbata, saio berri bat udal liburutegiko haurrentzako gelan egongo da.
Hilabete honetako saioaren izenburua “Beldurrari beldurrik ez” da, eta 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Bego Alabazan izango da hilabete honetako ipuinkontalaria.
“Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da” Begoren esanetan.
Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko dela eta sarrera doakoa dela gogorarazten da. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"