Totorika: 'Ur Kontsortzioan parte-hartzea eskatuko eta tarifak berberak aplikatuko ditugu'
Gipuzkoako Ur Kontsortzioan sartu eta organoan parte-hartzea eskatuko du Ermuak eta edateko ur-hornidura arautzen duen 13. Ordenantza aldatuko hemendik gutxira, tarifak jaitsiz eta Kontsortziokoak bere eginez. Carlos Totorika alkateak horrela iragarri du gaur eguerdian Eibarko SER Irratian ezagutzera eman duenez. Adierazpen horretan gaur goizean gobernu taldea osatzen duten PSE-EE/PSOE eta PP alderdiek izandako ezohiko bileran erabakitakoa laburbildu du. Lehen zinegotzi ezagutarazi duenez bi alderdiek mozioa aurkeztuko dute Erregistroan hilabete honi dagokion Osokoaren Bilkuran gaiaz eztabaidatu eta herritarren artean piztu den deserotasun eta kezkari erantzuna eman diezaioten.
Aipatu mozioak herrian ura kudeatzeko dugun modua birpentsatzea proposatuko eta ondorengo hiru oinarriak izango ditu:
- Ur hornidura kobratzeko ezarri den eredu berriaren irizpideei eustea eta hori defendatzea. Hau da etxebizitza bakoitzean bizi garen pertsona kopurua oinarri harturik ordaintzea, sozialki justuago eta ingurumenari begira logiko eta jasangarriagoa delako. Erreziboaren izaera progresiboa mantentzea, hots, minimotzat ezartzen den kopuruak prezio bat izanik eta, hortik gora kontsumitutakoak prezio handiagoa.
- Egoera ekonomiko larria izanik, gaizkien pasatzen ari direnekiko sentiberatasun handiagoa izan behar dugula aintzat hartzea eta Ermua dugun ur prezioa garestiagoa dela onartzea, hortaz, Gipuzkoako Ur Kontsortzioan duten tarifak gure egin eta berberak aplikatzea.
- Ur-horniduraren, estolderi-eta depurazioaren kudeaketan Gipuzkoako Ur Kontsortzioan parte-hartzea eskatzea.
Proposamen eta erabaki hori hartu du gobernu taldeak herrian urteko lehen bi hilekoari zegokion ordainagiri berria luzatuz gero, zeinak hautsak harrotu eta herrian iskanbila ugari sortu duen. Ordainagiri horrek egitura berria jaso du etxebizitzan bizi den pertsona kopurua kontutan hartu eta zerbitzua izategatiko kuota ezarri du, inbertsio, amortizazio eta horren kostuari aurre egiteko. Eredu eta egitura aldaketaren eraginez, ermuarren %57 gutxiago ordaindu izan du eta beste %43ak, aldiz, kopuru handiagoa. Erreakzioak asko izan dira eta ezberdinak; informazioa eskatzetik hasi, irakurketaren datuak ematea, kexak aurkeztea eta, sare sozialetan bildutako herritar taldeak deitu eta gauzatu dituen bi asanbladaz pasatuz, datorren ostegunean –apirilaren 10ean- iluntzeko zortzietarako manifestazioa deitzeraino.
Jarraian Eibarko SER Irratian Totorika alkateari eginiko elkarrizketa eta hitzak uzten dizkizuegu, MP3 formatuan entzun edo jaisteko.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena