Agenda txiki, haurrentzako eskaintza guztia batean

04.04.14
Udal Liburutegia

Euskara eta Kultura Sailak haurrentzako ekitaldi guztiak agenda berri batera batu dituzte eta horren berri emango dute bai kaleko erakustokietan (‘muppietan’), ikastetxeetan zein umeak eta familiak ibiltzen diren tokietan. DIN A3 formatuko agenda honek, egutegi moduan, haurrentzako diren jarduerak biltzen ditu, hala nola, zinea, ipuin-kontalariak, irakurketa-klubak, jaialdiak eta umeentzako interesgarri izan daitezkeen beste jarduerak.

Horretaz gain, jarduerak iragartzeko Udalak erabiltzen dituen bestelako kanalak ere erabiliko dira, jarduerei ahalik eta zabalkunde handiena ematea da helburua, umeen parte-hartzea sustatzeko eta aisialdiko aukera berriak eskaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"