Euskadiko neska kadeteen eskubaloi txapelketaren egoitza izango Ermua asteburuan
Errotabarri Eskubaloi A Taldeko neska kadeteek, Euskadiko txapelketa jokatuko dute asteburu honetan Ermuan bertan, taldea anfitrioi aukeratu baitu federazioak. Mikel Martinek entrenatzen duen taldea denboraldia sailkapenaren lehen postua amaitu izan duelako. Txapelketa ostiraletik igandera bitartean jokatuko da eta horretan nor baino nor arituko dira Euskadiko ligan jokatzen duten lau talde. Fase finala Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Laukotea C.B. Zuazo (Barakaldo), C.B. Kukullaga (Etxebarri), Teknifuelle Elgoibar eta Ermuko Errotabarri E. taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dute, M.A.Blanco udal kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.
Errotabarri elkartea ilusionaturik dago eta taldeak aurrera egingo duenaren esperantza du, estatuko sektorerako pasatzea lortuko duen esperantzaz. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkarteak Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, bihartik igandera bitartean.
Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan jokatuko duten taula uzten dizuegu ondoren:
- Apirilak 11, ostirala
- 18:15etan: Zuazo-Kukullaga
- 20:00etan: Tecnifuelle Elgoibar-Ermuko Errotabarri
- Apirilak 12, larunbata
- 16:45etan: Tecnifuelle Elgoibar-Kukullaga
- 18:30etan: Ermuko Errotabarri-Zuazo
- Apirilak 13, igandea
- 10:15etan: Zuazo-Tecnifuelle Elgoibar
- 12:00etan: Kukullaga-Ermuko Errotabarri
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira