Ikasle eta eragileen arteko bilera teknikoa Eskolako Agenda 21en baitan
Udalerrian ditugun zazpi ikastetxeetako ikasle eta ordezkariek udal bulego teknikoko lankideekin bildu berri dira, elikadura jasangarriaren inguruan eztabaida eta lan gunea prestatzeko xedez, gai hori aurtengo pleno txikiaren ardatza izango baita. Bilera positibotzat jo dute parte hartu duten eragile guztiek. Ekarpenak ugariak izan dira, udalak elikagai jasangarriak sustatze aldera duen jokabiderekiko eta, bestetik, parte-hartze dinamika positiborako beta izan dute ikasleek, udalak Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren baitan bultzatu nahi dituen aisia-ortuen inguruan duten iritsi eta ideiak adierazi ahal izan baitituzte.
Elikagaien jasangarritasuna da aurtengo 2013-2014 ikasturteko Eskolako Agenda 21eko gai nagusia eta ardatza. Debegesak, Eskualdea Garatzeko Agentziak, hamabi urte daramatza eskualdeko udalekin batera proiektu hori lantzen. Ekimenaren xedea, elkarlanean jardutea da Ermua gero eta jasangarriago izan dadin; arazo sozialak eta ingurugiroari dagozkionak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak prestatzeko, hau da inguruarekiko kultura parte-hartzaile eta errespetagarria den heziketa emanez. Ermuan parte hartzen ari dira zazpi ikastetxek eta, horien, 1.700 ikasle guztira.
Ikasleek elikadura jasangarriaren gaia udalerrian duen egoera aztertzen dute. Diagnostiko horretatik abiatuta, ditugun problemak identifikatu eta horiei konponbidea emateko dauden aukerak aztertuz. Diagnostikoa egin eta emaitzak ezagutu ondoren udaleko teknikari lankideekin bildu dira, saio teknikoa deritzan honetan.
Aipatu bilera tekniko hori aurreko asteko ostegunean –apirilaren 3an- gauzatu zen eta guztira lehen eta bigarren hezkuntzako 34 ikaslek parte hartu zuten. Udaletik bilerara bildu dira Ingurumen alorreko zinegotzia, Felix Prol, bulego teknikoko zuzendari, David Henares, alorreko teknikari, Tere Conde, eta Ingurumen Heziketako Egitarauaren erantzule den, Isabel Prieto. Euskao Jaurlaritzako Ingurugelaren arduraduna, Lourdes Ortiz de Guzmán, eta Debegesako teknikari eta Eskolako Agenda 21eko, Katrin Arzuaga, ordezkariek ere bertan izan dira.
Bilerak bi zati ezberdin izan ditu. Lehenengoan Henaresek udalak herritarren artean elikadura osasuntsua eta jasangarria sustatzeko xedez egiten duen lana azaldu du. Lan horren barne, bosgarren edukiontzi edo organikoa hedatu izana, ekitaldi gastronomikoak eta sentiberatasun kanpaina hainbat. Aurkezpen eta azalpenaren ondoren galdera, eskari eta zalantzen txandari leku egin zaio, ikasleek diagnostikoak egitean izan dituztenak galdetu dituztelarik.
Bigarren zatian, ikasleei parte-hartzea eskatu zaie, hirigunetik kanpo kokatuko diren aisia-ortuen jarduera arautzeko eta antolatzeko lagundu zezaten ekarpenak eginez. Udalak erronka berria du esku artean, aisia-ortuak landu nahi dituelako. Ikasleei proiektuaren inguruan duten iritzia kontsultatu zaie.
Bildutakoek egindako lana eta bilera positibotzat jo dute. Ekainean, urtero Eskolako Agenda 21ean baitan ohikoa dugun Pleno txikia egingo da eta ikasleek egindako lana aurkeztuko digute, Ermua hobe eta jasangarriago egiteko lan-ildoak proposatuz.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko