Ermuan urak duen prezioaren kontrako manifestazioa

10.04.14
Erakundea

Manifestazioa egingo da gaur arratsean gure herriko kaleetatik urak herrian duen prezioa eta Udalak tarifatzeko modua aldatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Protesta sare sozial batean bildutako pertsonek deitu dute eta arratseko zortzietan abiatuko dira herriko plaza nagusitik.

Manifestazioaren ibilbidea ondorengoa izango da: irteera Orbe Kardinalaren plaza izango, Zubiaurretik gora jarraituko, VI. Mendurrenean ezkerrera hartuko, San Pelaiotik jarraitzeko, Zeharkaletik jaitsi, Bizkaia Etorbidetik segi, San Antoniora arte, Izelaietatik igotzeko. Antolatzaileek ekitaldiari udaletxearen aurrean amaiera emango diotela iragarri dute.

Martxa administrazioarengandik baimenduta dago. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak segurtasunaz arduratuko dira, ezer gerta ez dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu