Uni Eibar-Ermua zentroko ikasleak 'proiektua' garatzen ari dira Izarra Centren

15.04.14
Ekonomi Sustapena

Uni Eibar-Ermua zentroko ''Sareko Informatika Sistemen Administrazioa'' izeneko Goi mailako zikloko ikasleak ''kurtso amaierako proiektua'' garatzen ari dira Izarra Centre-ko lehenengo solairuan iaz Heziketa zentroak eta Tokiko Garapeneko Sailak firmatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker.

Proiektua bi egoitza dituen enpresa bat simulatzean datza. Aipatutako egoitzak bi hirietan daude eta biak konektatuta izan behar dira. Empresa lau sailetan antolatuta izango da eta sail bakoitzak ordenagailu eramangarri bat, eta beste sakelako gailuak, esate baterako PDAk, tablet eta smartphone-ak, izango ditu.

Lan-ildo hau “proiektu” izeneko modulua/ikasgai arloan kokatzen da eta informatika-sareak inplementatzean oinarritzen da. Hau dela eta, ikasleek Izarra Centre teknologi hazitegian leku bat daukate eta bertan teknologi azpiegitura diseinatzen dute eta test/probak egiten dituzte (kableak jartzea, etengailuak, bideratzaileak -router-, suebakiak -firewall-, VPN, webgunea, posta elektronikoaren zerbitzua, SAN sistemak, DNSak, etabar) hori guztia gerora enpresetan gauzatuko baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik