Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 8. edizioa aurkeztu berri du

15.04.14
Euskara

Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 8. edizioa aurkeztu berri du. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dute ekimena, apirilaren 23an, eta ekainaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dute, horien artean Ermua. Egitasmoa Euskal Birusa, Udal Liburutegia eta herriko liburu-denden elkarlanari esker gauzatzen da urtero. Eusko Jaurlaritzearen Kultura sailaren, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa dauka gainera.

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz, azaldu dute antolatzaileek prentsa-oharrean.

Prozedura erraz-erraza dauka Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak. Lehenego irakurri egin behar da, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar da. Gero gozatu, etxean liburua irakurri eta liburutegian fitxa labur bat bete ostean, erosketa-txekea jasoko dugu, berbatutako liburu-dendan erabiltzeko. Oparitzea da azken pausua, liburua erosi eta nahi dugunari ematea, norbere buruari bere bai, jakina.

Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketaren %25 ordaintzeko aukera izango du erabiltzaileak, %50 euskara elkarteko kidea izanez gero.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin