Parrokiak Aste Santurako liturgiak egitarau batean bildu ditu

16.04.14
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak, eta beste hainbatentzat atseden egunak izango dira. Nahiz eta Ermuan ez da prozesiorik izango, ezta bizidunen pasiorik ezta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Iazkoan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek programa batean jaso dituelarik.

Parrokiak azken urteetan egindako legez hainbat jarduera antolatu ditu.

Jarduerak aurreko ostegunean hasiko dira, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko mezak ere horren barne daude. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Apirilak 9, asteazkena
    • 19:00etan: alkarte penitentzia
  • Apirilak 13, Erramu-domeka
    • Erramu bedeinkazioa:
      • 9:30etan: meza
      • 11:00etan: haurrentzako meza
      • 12:30etan: meza
  • Apirilak 17, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria
    • 22:00etan: Ordu Santua
  • Apirilak 18, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea
    • 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
  • Apirilak 19, larunbat santua
    • 22:00ean: Pazko-gaubeila.
  • Apirilak 20, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza (meza bakarra izango da)

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.