Moxal okel pintxoaren ekimenean bildutako 1.592,50 € Udalari eman zaizkio

21.04.14
Gizartea

Lobiano Gastronomia Elkarteak 1.592,50 € entregatu ditu orain egun batzuk martxoaren 15eko larunbatean egindako moxal okel erre pintxoaren ekimenean bildutako zenbatekoaren dirua. Ordezkariek ekainean gauzatuko diren Gastronomia Jardunaldiaren barne paella erraldoiaren bigarren edizioa gauzatuko dutela iragarri dute. Titanic tabernako Jesús González ostalaria eta herriko EMOE eta Merkatu plazako dendarien izenean Eneritz Ibarzabal eta Maite Gorrotxategi kideek, hurrenez hurren, taloia sinbolikoa eta entregatu diote orain egun batzuk herriko Carlos Totorika alkateari eta Gizarte Ongizateko zinegotzi eskuduna den Fernando Lecumberriri. Kopuru horren barne daude pintxoengatik bildutakoa, hainbat denda eta tabernetan eros zitezkeen zero lerroko ticketekin lortutakoa. Diru guztia, jada, udal Gizarte Ongizateko sailaren eskuetan dago, krisialdi ekonomikoaren eraginez eta langabezia pairatzen ari diren hainbat familietako kideei laguntzen erabil dezaten.

Diru hori elikagaien Bankuak hilero laguntza behar duten familiei egiten dien banaketa indartzeko erabiliko da, bankuaren bide jasotzen ez diren gaiak erosteko erabiliko baita”, alorreko zinegotzi eskuorde den Fernando Lecumberrik aditzera eman duenez. Horrez gain, agintariak erantsi duenez diru hori herriko denda eta merkataritzako establezimenduetan gastatuko da osorik, dauden beharrak asetzeko helburuarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.