Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarearen logotipo-lehiaketa martxan

16.04.14
Berdintasuna

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak logotipo-lehiaketa martxan jarri du.

Lehiaketa honen xedea da Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarea, Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako eskolen artean osatua, ezagutaraziko duen diseinu grafikoa edo logotipoa aukeratzea.

Logotipo irabazleak sare horrek antolatzen dituen ekintza eta jarduera guztiak iragarri eta identifikatuko ditu. Aurkezteko-epea datorren maiatzaren 7an amaituko da. Logotipo irabazleak 600 euroko saria izango du.



Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan