Apirilaren 23a: 'Libuauraren eguna'

21.04.14
Udal Liburutegia

UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko. Gure  liburutegiak  data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du,  herriko liburudendetan deskontuak eskeintzen edo maileguko zerbitzue erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen

Deskontu bereziak liburu-dendetan

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurlearen Eguna

Hileko 23an Liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea da, eta Liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei saritzea. Bere artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira eta beren argazkia liburutegiko webgunean argitaratzen dira.

Aldizkarien merkatu txikia

Zerbitzuak bildu dituen 2013ko aldizkariak (literaturak, kirolak, dekorazioak, euskal kulturak eta beste motatako aldizkariak) ikusgai jarriko ditu apirilaren 22tik 25era dohainik eskainiko dizkie erabiltzaileei. Horiek etxera eraman ahal izango dituzte nahi dutenek, liburutegiko karneta erakutsita. Bai haurrentzat bai helduentzat aldizkariak egongo dira.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Egun berdinean, hasiera emango zaio euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen ''Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.