Apirileko zine programazioak agur esango, hilaren azken aste bukaeran
Hileko zine programazioak agur esango digu aste honetan. Zineklubean aurreikusitako filmak aldaketa bat izango du, eta iragarritako Crónicas diplomáticas filmaren ordez da eta, Alamaba Monroe titulua proiektatuko da. Felix Van Groeningen lan aparta da eta iaz atzerriko filma onena gisa izendatuta egon zen Oscar sarietarako. Frantziako Cesar saria eskuratu zuen, gidoi eta aktore onenaren sariak irabaziz Tribeca jaialdian. Veerie Baetens aktoreak Europako zinearen saria ere poltsikoratu du. Filmak Elise eta Didier bikotearen arteko amodiozko istorio azkarra kontatzen du. Bikotea xelebrea da, neska tatuatzailea eta gizona musikaria, banjo jolea. Beraien zoriontasunean, haurdun gelditu eta alaba bat izango dute. Neskatila txikiak gaixotu egingo da sei urterekin. Alabama Monroe istorio hunkigarria da eta, aldi berean, gogorra. Banda musika oso ona du eta irudiak eta soinua uztartzeak emaitza zirraragarri eta bitala dakar. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, ohikoa den legez, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez, azpimarra apirileko azken asteak hileko proposamen erakargarrienak ikusteko aukera emango digutela, helduentzat nahiz gaztetxoentzat. Larunbat arratseko 19:30etan Guillaume y los chicos, a la mesa! komedia frantsesaren lehen emanaldia izango dugu. Komedia dibertigarri eta original honek Frantziako zinearen Cesar jaialdiaren azken edizioan bost sari lortu zituen, besteak beste, pelikula onenarentzat. Bakana eta barreragilea da, zuzendari eta protagonistaren biluzi biografikoa. Zuzendariak komedia argia eraiki du, zeina etengabe hasi eta gorantz doan, azken minutuetan zoragarri bihurtzeraino. Guillaume Galliennek jendaurrean erakusten ditu bere existentziako une konprometituenak eta bere amarekin mantentzen duen harreman xelebrea. Guillaume y los chicos a la mesa! Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Darren Aronofsky zuzendariaren Noé filma da. Zuzendaria azken urteetan ezagutu izan dugun harrigarrienetakoa da, ‘El luchador’ edo ‘Cisne negro’ tituluak horren erakusle direlarik. Bibliaren ukitu eta horrekin zerikusia duen zinea egin ondoren, kritika zatitua agertu da. Dena den, Noé ez da ohi bezalako filma edo produktua. Energiaz eta interpretazio pertsonalez beteta dago, ikuskizun eta autore filma partikularrean bihurtzen dena, filma nahiz istorioaren interpretazioa askatasunez lantzen baititu. Horrez gain, aktore on sorta du, Russell Crowe, Emma Watson, Anthony Hopkins edo Nick Nolte tartean direlarik. Lanak ez du inor epel utziko. Noé larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 19:30etan.
Asteburua ixteko, igande arratseko 5etan Río 2 3D titulua ikusteko aukera izango dugu guztiok, gazte nahiz helduen. Carlos Saldanha zuzendariaren lana, momentuko eta pil-pilean dagoen filma da. Lehenengo zatiak harritu egin gintuen bere bizitasunarekin eta, bigarren honetan, ezaugarri hori areagotuta dator, filma exotiko, hiperaktibo eta oso dibertigarria eratzeko. Txiki nahiz helduentzat filma pozgarria da, Río 2, 3D lana lehena baino hobea baita.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan