Gaztela eta Leon Erkidegoko Eguna ospatzeko ekitaldiak

23.04.14
Gizartea

Gaztela eta Leon Erkidegoak bere jaieguna ospatzen ari du gaurkoan, apirilaren 23 honetan. Horregatik, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak jarduera egitarau prestatu du, ospakizunarekin bat egiteko eta egun hori gogoan izateko. Jarduerak gaur hasi eta asteburuan gauzatuko dira, egun zehatza gurean laneguna baita.

Prestatutako jarduera egitaraua ondorengoa da:

  • Apirilaren 23ko asteazkenean, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak Erkidego hartako bandera esekiko du Udaletxearen balkoi nagusiko mastan, arratsaldeko 19etan.
  • Apirilaren 26ko, larunbatean:
    • Burgosetik etorritako Dultzaineroen taldeak kalejira egingo du herriko kaleetatik zehar. Taldea Patakonia Zeharbideko egoitzatik abiatuko da erdialdera eguerdiko 12etatik aurrera. Kalejira gozi eta arratsaldez eginen dute. Horiekin bat Euskadiko Zentroen "Tambara"; Hacinas eta "Virovesca", dultzaineroek ibiliko dira.
    • Arratsaldean: pintxo-potea izango da ''Tierra y Sabor'' lelopean, Rivera de Duero J.D. ardoak, Castilla eta León garagardoak, hornazoa, Zamorako gazta eta Leonetik ekarritao zezina dastatu ahal izango dugu: Karikato, DQ Berria, Akelarre etaTitanic establezimenduetan.
  • Apirilaren 27ko igandean: Topa egingo dute lurralde hartako ardoekin, elkartearen egoitza. Parte hartuko dute beste Zentro Erregionaleko ordezkariek eta udalbatza kideek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.