‘Specialized’ etxearekin hitzarmena berritu du Aitor Hernandezek

24.04.14
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariaren taldea ‘Specialized’ bizikleta etxeak Madrilen duen lantegian egon berri da, material hori erabiltzen baitu profesionalki. Lantegia eta ekoizte prozesua ezagutzeaz gain, ‘Specialized’ etxe amerikar ospetsuarekin aurtengo denboraldiari begira hitzarmena berritu du Aitor Hernandezek. Hori horrela, aurtengoan ere, Aitorrek ziklokroseko nahiz errepideko lasterketetan ofizialki erabiliko duen bizikleta izango da ‘Specialized’ekoa.

Bisita horretan, Aitor ‘Specialized’ etxeko biomekanikoaren, Carlos Arrebolaren, eskuetan jarri da, material osoa berari eta bere neurri zehatzei egokituz gero hobeto ibiliko delakoan. Arrebolaren ezagutza eta laguntza ez dago txirrindulari guztien esku eta, seguruenik, Aitorren dohainei etekin gehiago ateratzen lagunduko du.

Bisitaldia amaitzean Aitor pozarren agertu da eta ondorengoa adierazi du: “Specialized etxeak eman digun tratua aparta izan da eta guretzat ohore da munduko bizikleta onenarekin lan egitea beste urte betez. Kide guztiek etxean bezala sentiarazi gaituzte. Carlos Arrebeola biomekanikariak egin didan aztyerketa esperientzia aparta izan da eta ziur nago hobetzen lagunduko didala. Arrebolaen eskuetatik pasa dira Omega Pharma eta Quick Step bezalako talde handiak”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira