Astronomiako tailer praktikoak gazteentzat
Toki-garapeneko 9. astea ate joka dugu. Ermuak datorren astean jarduera programa garatu eta hizlari talde interesgarria bilduko du, horiek hainbat errealitate eta materialez hitz egin eta hurbilduko dizkigute. Guztia zeharkako ezagutzan sakontzeko eta hausnarketa lasaia egin ahal izateko. Hortaz, gure herrian bertan, publikotasunari, gardentasun eta gobernu onari, smart cityei, Dravet sindromeari, ekintzailetzari eta Juan Torres lehiaketako ideia eta enpresa-proiektuen sari banaketari buruz entzun eta sakontzeko aukera izango dugu.
Toki-garapeneko astearen barne gazteriak eta ikasleak urtero hedapen eta ezagutza jarduera erakargarri eta praktikoak izaten dituzte. Aurtengoan ere, berdin izango da eta gazteek parte hartu eta astronomiari hurbilpena egin nahiz kosmosa ikusi ahal izango dute. Zientziara hurbiltzeko egun hori maiatzaren 7ko asteazkenean izango da. Bi saio edo tailer praktiko izango ditugu astronomia eta kosmosaren behaketari hurbiltzeko. Ekintzari jarri zaion izenburua “Teleskopioa, kosmoserako bidaia eta I.Zar-T (Telescopio) enpresaren eskutik Izarran egingo da. Hori horrela, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera 12 urtetik 18ra bitarteko ikasleek eguzkia behatu ahal izango dute. Bigarren saioa egunez ezik gauez egin ahal izango, gaueko 10etatik aurrera, zeru eta izarrak ikusi ahal izateko. Hori bai, eguraldia lagun izaten badugu, eta egun urdin argi eta hodeirik gabekoa bada, estalita badago, ezinezkoa izango baita. Gaueko saioan ilargiaren ilgora, Jupiter eta Marte planetak eta zeruko beste hainbat objektu ikusi ahal izango da.
Jarduera edo saioetan parte hartzea nahi duten pertsonek bi aukera dituzte izena emateko; bata, liburutegira joan eta bertan izena ematea eta, bestea, e-postako mezua bidaltzea mjgarrido@udalermua.net postontzira edo 943179151 telefonora deitzea.
Saioen berri emateko eta horiek iragartzeko prestatu diren kartelak.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat