Laguntza teknologikoak udal liburutegian

29.04.14
Udal Liburutegia

Teknologia-tresnak edo egunerokotasunerako aplikazioei buruzko zalantzak argitzeko laguntza pertsonalizatutako espazioa.

Whatsapp-a deskargatu, zure telefonoko doinua aldatu edo zure korreo elektronikoa  esku telefonoan konfiguratu nahi duzu?
Zure ordenagailuan programak segurtasunez deskargatu nahi dituzu?  Web orrialdeetako publizitatea desaktibatu nahi duzu? Bilatzaile desberdinen ezaugarriak ezagutzen dituzu? Ba al dakizu nola pasatu dokumentuak formatu batetik bestera? Ezagutzen argazkiak  apaintzeko  tresnak?
Teknologia-tresnak  (telefono mugikorra, argazki-makina, inprimagailu)  gaurkotu edo konfiguratzeko arazoak dauzkazu?
Pelikulak on-line ikusteko helbideak ezagutu nahi dituzu?
Ba al dakizu artxiboak bluetooth bidez aldatzen edo zure dokumentuak “hodeia”n gordetzen?

Ermuko Udal Liburutegiak, maiatzetik aurrera, zalantza guzti hauek eta edozein pertsonak teknologiari buruz, bere gailuei buruz edo aplikazio informatikoekin izan ditzakeen beste batzuk argitzeko espazioa eskainiko du. Batzuetan nori eta non galdetu ez dakigun zalantza horiek argitzen laguntzeko tokia.

Ekimena “Laguntza digitala” izenburupean jarriko da martxan, hau izango baita zeregin hau beteko duten boluntarioek, zeintzuk euren ezagupena eskainiko diote Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hala eskatzen duten pertsonei.

Zerbitzu berri hau herritar guztientzat dago pentsatuta, baina bereziki gaitasun digital maila baxua dauzkaten pertsonentzat. Helburua egunerokotasunean Informazio eta Komunikazio oinarrizko laguntza digital eta pertsonalizatua eskaintzea du helburu. Honela Liburutegitik herritarron alfabetizazio informazionalaren prozesuan lagundu nahi dugu. Espazio informala, pertsonala, hurbila eta doakoa aurkeztu nahi dugu, jendeak euren gailu edo programa informatikoei buruz galdetzeko eta edozein zalantza kontsultatzeko beldurrik ez duen tokia: euren gailuei etekina eta alde praktikoa atera diezaieten espazioa, diote Liburutegiko langileek.

Ekintza hau burutzeko Liburutegiak “Auzopolis-Denbora bankua”ren laguntza jaso du. Informatika eta Informazio eta Komunikazio Teknologiaren inguruan duten ezagupena eskainiko duten 4 pertsonak elkarte honen bidez arituko dira. Lau begirale hauek UNI Eibar-Ermua Informatikako moduluetako ikasleak dira.

Laguntza digitalak banaka eskainiko dira eta Liburutegian izango dira. Ezinbestekoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, 943 17 92 12 telefonora deituz, biblioteca@udalermua.net helbidera e-posta bidez mezua bidaliz edo Liburutegian bertan.

  • Egun-orduen aurreikuspena:
  • Maiatzaren 8an (osteguna): 16:00etatik–18:00etara
  • Maiatzaren 9an (ostirala): 10:30etatik-12:30etara
  • Maiatzaren 22an (osteguna): 16:00etatik– 18:00etara
  • Maiatzaren 23an (ostirala): 10:30etatik -12:30etara
  • Ekainaren 5ean (osteguna): 16:00etatik – 18:00etara
  • Ekainaren 6an (ostirala): 10:30etatik-12:30etara

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.