Ermuak Euskal Liburu eta disko azokaren XXII. edizio gauzatuko du datorren astean

30.04.14
Euskara

Ermuak Euskal Liburu eta disko azokaren edizio berri bat hartu eta gauzatuko du datorren astean. Aurtengoa jarraiko eta etenik gabeko hogeita bi garren edizioa eta urtea izango da, zenbaki borobila. Dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Betiko legez, argitaletxe eta banatzaileen hamaika postu edukiko ditugu herriko plazan euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ikusi, ezagutu eta erosteko aukera aparta izanik. Azoka lau egunetan mamituko da, ostegunetik igandera bitartean. Irekiera maiatzaren 8an, ostegunean izango da eta postuak asteburu osoan zehar zabalik mantenduko dira. Ekimena ez dator orpo hutsik, berarekin bat egitarau aberatsa baitakar. Jarduera guztiak berez interesgarriak dira, nolanahi ere, zertxobait azpimarratzekotan herriarekiko lotura zuzena duten hainbat utziko dizuegu: Badihardugu euskara elkarteak Ermuko Aditz-taulak liburuxka aurkezteko ekitaldia; Markos Gimeno ermuarrak euskaraz egingo duen lehen palindromo liburua aurkeztuko du edo Kirmen Uribe idazleak Ezekiel Etxebarria  saria jasoko du, 2013an herrian gehien irakurritako liburua Mussche lana izan delako.

Herriko jendea animatzeko asmoz prestatutako ekitaldien laburpena, ondorengoa da:

  • Maiatzak 7an, asteazkenean, 19:00etan Udal liburutegian, Badihardugu euskara elkarteak “Ermuko Aditz-taulak” izeneko liburuxka aurkeztuko du.
  • Maiatzak 9an, ostiralean, 18:00etan azokan bertan Iñaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du.
  • Maiatzak 10ean, larunbata, 12:00etan umeentzako tailerrak egongo dira plazan.
  • Maiatzak 11n, igandean, eguerdiko 13:00etan Nerea Ibarzabal, Unai Agirre eta Mikel Arrillagak bertso saioa eskainiko dute.
  • Maiatzak 12an, astelehena, 19:00etan Lobiano Kulturgunean, Markos Gimeno ermuarrak euskaraz egin den lehen palindromo liburua aurkeztuko du, 131 Aza.
  • Maiatzak 15ean, osteguna, 19:00etan Lobiano Kulturgunean, Itziarren semeak taldekoekin solasaldia.
  • Maiatzak 17-24-31, hiru larunbatetan 10:00etatik 14:00etara bertso tailerra emango du Uxue Alberdik. Izena aldez aurretik eman beharra dago Emakumeen topagunean.
  • Eta maiatzak 22an, osteguna, 19:00etan VI Ezekiel Etxebarria saria emango zaio Kirmen Uribe idazleari, Mussche izeneko lanagatik. Sari ematea eta idazlearekin solasaldia 19:00etan liburutegian.

Jarraian, ezagutzera emateko xedez pdf formatuan prestatutako egitarau eta kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik