Liburutegiak odutegi bereziak izango zubian eta azterketak prestatzeko garaian
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzak 5etik- ekainaren 22ra arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, ordutegia bi ordu gehiago luzatuko da eguneko. Larunbat eta igandetan irekitzeko ordutegia goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik.
Zubi egunetarako ordutegia
Udal liburutegia itxita egongo da maiatzaren 1ean, Langilearen Egunean. Ostiral, larunbat eta igandean aldiz zabalik egongo da, ohiko egunetan bezalaxe. Asteburuko ordutegia ohikoa izango da, hots: goizez goizeko 11etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik gaueko 8ak arte.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"