Gardentasunak eta gobernantzak hasiera emango astelehenean Ermuko Toki-garapearen IX. Jardunaldiei

02.05.14
Ekonomi Sustapena

Gardentasun eta gobernantzari –gobernatzeko modu on eta zuzenari- buruzko hitzaldiak hasiera emango diete astelehenean –maiatzaren 5ean- Ermuko Toki-garapen Jardunaldien IX. edizioari. Herriko alkateak edizioa eta jarduna irekiko du, bertaratutakoei ongi etorria emanez. Gaiari buruz bere ikuspegi eta hausnarketa ere adieraziko duelarik. Ondoren, Juanjo Alvarez Rubio aurkeztu eta horri hitza emango dio, zeinak jarduera publikoko etikaz mintzatuko zaigun. Juanjo legelaria da, nazioarteko zuzenbideko katedraduna, Europan ikerketa gauzatzen duten hainbat talderen buru eta Cuatrecasas abokatu-etxeko kidea da, Aieteko Bake etxeko Gobernantza idazkaria ere izanik. Juanjo Alvarezek politikan eta politikariengan sinesten du, gaur egungo zeregin horretan hainbat balio eta jarduteko modu ezinbesteko direlarik bere iritziz.

Hitzaldi horren ondotik, Udalbatzako idazkari den José Antonio Fernández eta Kalitate alorreko teknikari den Montse Gutiérrez kideek, lanerako eta solasaldirako beta emango digun kafe saioa zuzenduko dute. Bertaratutakoek politika eta administrazio publikoaren inguruan beren iritziak adierazi, ideia elkartrukatu eta aurkeztu ahal izango dituzte. Saioak eguerdira eramango gaitu, goizeko jardunari amaiera emateko.

Arratsaldez, munduko lehen smart city sozialaren sortzaile den Iván Rodríguezek, plataforma teknologiko hori aurkeztuko digu. Ekimenak denda txiki eta ertainentzat tresna izan nahi du, handiekin lehiatzerik izan dezaten. Hiribox internet dugun sare sozial berria da, benetako bizitzan ohikoak zaizkigun gizakion arteko harreman komertzialak indartzeko.Azken helburua bezeroaren fideltasuna lortzea da, eta horretarako errezeta elkarren arteko parte-hartzea eta asmamena dira. Beharrezko osagaiak: teknologia eta aurrezkia. Bi saio izango ditugu, arratsaldeko hiruetan eta iluntzeko zortzietan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat