Udalekuetan aurre-izena emateko epea zabalduko astelehenean

02.05.14
Euskara

Berriro ere, uda gertu dugula Ermuko Euskara Sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu du. Aurtengo nobedaderik nagusiena bi astetik hiru asterako iraupena zehaztea izan da, hiru aste hauetan zehar umeek herrian zein herritik kanpo ekintza erakargarriak egingo dituzte. Udalekuen hasiera ekainaren 23an izango da eta amaiera, Santixauetako jolasak hasi baino lehentxoago, uztailaren 11n, alegia. 

Aurreko urteetan egin den legez, lehendabizi aurre-inskripzioa egin beharko da Abiapuntuko bulegoetan, horretarako azken eguna maiatzaren 15a dela. Behin aurre-inkripzioa amaitu eta apuntatu diren ume kopurua ikusi eta gero, baloratuko da ea aldez aurretik zehaztutako kopurua gainditzen den ala ez, hala balitz apuntatu diren ume guztien artean zozketa egingo litzatekete eta behin betiko zerrendak argitaratu. Hori erabakita, maiatzaren 21etik 27ra bitartean burutu beharko da behin-betiko inskripzioa eta ehun euroetako matrikula ordaindu.

Udaleku hauek Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea du helburu.

Informazio zehatz guztia ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko