Zityz: munduko lehen smart city soziala

05.05.14
Ekonomi Sustapena

Munduko lehen smart city sozialaren sortzaile den Iván Rodríguezek arratsaldez egin digun aurkezpena, amaiera jarri dio gaurkoz Ermuko Toki-garapen alorreko IX. jardunaldiei. Rodriguezek hogeita piko merkatariei ‘Zityz’ izenaz ezagutzen den plataforma teknologikoa aurkeztu die, zeina denda txiki eta ertainentzat tresna izateko xede duen, handiekin lehiatzerik izan dezaten. Tresnak harrera ona izan du eta ezagutzeko grina piztu du.

Zer da Zityz?

Zityz hiria eta erabiltzaile edo bezeroa bere herriarekin konektatzen duen lehen sare soziala da. Teknologia adimentsuaren bidez jarduerak dinamizatzeko helburua du, txikita dauden establezimenduek (hotel, denda, jatetxe, gimnasio eta abarrek…) beren sare pribatuak eratzen dituzte, non bizitza soziala, produktuak, ekitaldiak, gustu eta balorazioak, iruzkinak eta abar bestelako erabiltzaileekin konpartitzen dituzten.

Zityz internet dugun sare sozial berria da, benetako bizitzan ohikoak zaizkigun gizakion arteko harreman komertzialak indartzeko.Azken helburua bezeroaren fideltasuna lortzea da, eta horretarako errezeta elkarren arteko parte-hartzea eta asmamena dira. Beharrezko osagaiak: teknologia eta aurrezkia.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik