'Politikarik gabeko gizartea, ez litzateke hain justua izango' Juanjo Alvárez Rubioren iritzian
Juanjo Álvarez Rubiok hitza hartu du ondoren, zeinak jarduera publikoko etikaz mintzatu zaigun. Juanjo legelaria da, nazioarteko zuzenbideko katedraduna, Europan ikerketa gauzatzen duten hainbat talderen buru eta Cuatrecasas abokatu-etxeko kidea da, Aieteko Bake etxeko Gobernantza idazkaria ere izanik. Juanjo Alvarezek politikan eta politikariengan sinesten du, gaur egungo zeregin horretan hainbat balio eta jarduteko modu ezinbesteko direlarik bere iritziz. Alvarezen esanetan “politikarik gabeko gizartea, ez hain justua, ez orekatua eta aurrera ateratzen zailagoa litzateke”. Dena den, politikariek “zintzoago edo egiazaleago izan behar eta beraien kudeaketa edo erabakiekiko autokritikoak ere izan behar direlarik” azpimarratuz.
Bizi dugun krisialdi ekonomiko eta ideologiko une honetan, indibidualismoa nagusi da, eta une larriak bizi dugunez, pertsonek etikoak ez diren jarrerak gaizki jasaten ditugu. Autokritika gutxi egiten da eta gaitz guztien erantzule besteak ikusten ditugu, inoiz gure burua. Hori horrela izanik, kexatzeko kulturari bide ematen zaio, protestatzea beharrezkoa bada ere, proposamen eraikitzaileak egitea baino errazagoa delako.
Alvarezek landutako ideien askoren artean, besteak beste, ondorengoak izan dira. Politika benetan birsortu ahal izateko, mekanismo eta prozedurak zehaztu beharra dago, etikak at gera daitezkeen jarrerak aukera gutxi izan ditzaten. Aurrerago, bitartekaritzaren aldeko kultura lantzea, elkarren artean adostea, ezinbestekotzat jo du, horretarako banakako eta muturreko onurei uko egin beharko diogularik, guztiok irabazle izateko hein batean amore emanez.
Jarraian, gure Ivoox kanalaren bidez MP3 formatuko artxiboa uzten dizuegu, Juanjo Alvarezen hizketaldia hitzez hitz eta osorik entzun edo behera ekarrik nahi duenarentzat.
Hizlariari egin zaizkion galderen MP3 artxiboa ere uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat