Totorika: 'Ustelkeriaren sinplifikazioak kudeaketa eraginkor eta jasangarria estaltzen du'

05.05.14
Ekonomi Sustapena

Herriko alkateak Toki-garapen Alorreko Jardunaldien IX. Edizioa ireki du gaur goizean. Carlos Totorikak ongi etorria eman die Izarra Centre eraikinera bildutako guztiei, entzun eta parte hartzera nahiz hitz egitera etorri garenoi. Agintariak gaur hasitako bost egunen ibilbideari errepasoa eman dio, gauza eta gai garrantzitsuenak azpimarratuz. Totorikaren esanetan ustelkeria eguneroko bihurtu zaigu, goizero gosaltzean kasu berriren bat edo beste ezagutzen dugulako eta egoera hori iraultzeko herritik eta toki-eremutik bertatik lan egiteko prest agertu da, “politika eta bertan jarduten duten guztiek” ustelak direnaren iritzi orokorra gainditzeko. Egoera horri aurre egiteko tresnen artean “gardentasuna, kode etikoa eta herritarren benetako parte hartze proaktiboa” aipatu ditu.

“Ustelkeriaren inguruan egiten den sinplifikazioa –erantsi du Totorikak- kudeaketa eraginkor eta jasangarria” estaltzen du. Orain artean garrantzia gehiago eman izan zaio emaitzari, hori lortzeko bideari erreparatu gabe eta eremu horretan ahalegindu behar dugu” adierazi du. Epe luzeko lana dela esan eta balore eta garai bateko aldaketarerekin zerikusia duela esan du. Lan horretarako osagai beharrezkotzat jo ditu “zintzotasuna, berrikuntza ahalmena eta ezagutza”.

Jarraian gure Ivoox kanalean Carlos Totorikaren hitzak jasotzen dituen MP3 soinu artxiboa uzten dizuegu, bere adierazpenak hitzez hitz entzun ahal izateko edo behera ekartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat