Pertsona edadetu, gaixo kroniko eta dependentziadunei laguntzeko konponbideak, ekonomi-hobi dira
Osasuna, zerbitzu sozial eta sanitarioak eta dependentzia egoera duten pertsonen atentzioa maiatzaren 6ko martitzeneko jardunaldiaren gako eta ardatz nagusiak izango dira, Ermuko Toki-garapen Jardunaldien IX. edizioaren barne. Hori horrela, gurekin sektore ezberdinetako adituak izango ditugu gurekin, materia horien inguruko eztabaida eraikitzailea eskaini asmoz.
Aitor Pérez Artetxe hirugarren sektorea deritzan eremuan lan luzea egin izanagatik aintzat hartutako aditua da. Gurutze Gorrian eta Adirren izan zen eta une honetan Gerokon enpresan dugu, bazkide baita. Bertatik aholkularitzan jarduten da, sektore publiko nahiz pribaturako. Aitor dependentzian prebentzioaren eta hirugarren sektorea arrazionalizatu beharraren aldeko da, pertsonak teknologiaren laguntzaz eta horretan oinarrituz etxean denbora luzeagoan egon daitezen. Gizarte gero eta zaharrago batean sektore sozio sanitarioak duen potentzialtasunaz mintzatuko zaigu.
Ivan Garcia ECI-Telecom enpresara salmenta burua da Espainia eta Portugalerako. Enpresa telekomunikazio sareen produktu hornitzaile garrantzitsua da eta 2.500 langile baitituzte. ECI aitzindari izan da OMLT -Optimized Multi-Layer Transport - kontzeptua garatzen, hau da ekipo berean trafiko optiko eta elektrikoa uztartzea lortu du, sare bakarrean pakete optiko eta elektrikoak garraiatzeko zerbitzuaz lortuz, datuok hodeian, etxean eta esku telefonoan uztartuz, modu jasangarrian. Lorpen hori oinarri harturik, aplikazioak garatzen ari dira, zeintzuk sektore sozio sanitarioan ere ibilbide luzea izan ditzaketenak.
Begoña Gomez Bravo adiministrazio sanitarioko aditua dugu, zeina lau urte lanean daramatza Eusko Jaurlaritzaren Osarean izeneko Proiektua garatzen -Osakidetzan-, horretan zeregin eta ardura ezberdinak izan dituelarik. Begoñak Osarean proiektuaren barne jada garatu diren zerbitzuez mintzatuko zaigu, horren helburua erabiltzaileari urrutiko zerbitzu egokia eskaintzea izanik, hau da, bertaratu beharrik gabe. Euskal Osasun Sistema Publikoaren eraldaketa bultzatu nahi da herritarren, gaixoen eta profesionalen arteko komunikazio kanal ez presentzialak garatuz, osasun zerbitzuen irisgarritasuna eta unibertsalitatea hobetuz KIT eta Telemedizinaz baliatuta.
Luis Miguel Aras Portilla Dravet Sindromearen Fundazioko zuzendari exekutiboa da. Fundazioa irabaz asmorik gabeko erakunde pribatua da Dravet sindromea (Haurtzaroan ematen den epilepsia miokloniko gogorra) izeneko gaixotasunak ukitutako umeen gurasoak sortu zutena. Gaixotasun neurologikoa da garapenari eragiten dioena, epilepsia krisi gogorrak ezaugarri dituena eta tratamenduari erantzuten ez dioena. Luis Miguel Fundazioaren lanaz eta gaixotasunari aurre egiteko ikerketaz hitz egingo digu, eta bereziki, umeek ingurunearekin dituzten harremanetarako teknologia oso lagungarri zaiela azalduko.
Goizak bi zati berezizitu izango ditu, edukien arabera
Atseden eta kafea hartzeko etenaren ostean, jarduera eremuak izeneko atalari hasiera emango zaio, horretan dependentzia egoera duten pertsonei atenditzeko hiru lan ildo aurkeztuko zaizkigularik. Lehenik, etxebizitzaz eta horren barruko esku-hartzeaz hitz egingo digu, Tecnalia taldeko Silvia Urra ikertzaileak, zeina dependentzia duten pertsonentzat etxebizitzak egokitzen aditua den.
Jarraian, eremu publiko eta pribatuaren arteko kolaborazioaz argudioak entzuteko aukera izango dugu, dauden baliabideen eraginkortasuna eta lortzen diren emaitzak hobetzeko beharra xede izanik. Abeletxe egoitzako zuzendari Rocio San Saciancenoren txanda izango da. Honek udalak eta egoitzak elkarlanean prestatzen diharduten eta laster prest izango den Unitate Sozio Sanitarioa zertan den azalduko digu.
Azkenik, eta hirugarren eremu gisa, osasuna, prebentzioa eta hiriko espazioa izango dugu hizpide. Ermuko UKEko Antton Garcia teknikari eta lankideak Mugi programa zertan den aurkeztuko digu. Mugi jarduera fisikorako eta kirolerako pertsonalizatutako doako orientazio zerbitzua da. Zerbitzuaren helburua, Ermuko herritarrak bizitza estilo osasungarriak hartzeko informatzea, hezitzea eta aholkatzea da, ohiko jarduera fisikoaren eta elikadura-ohitura osasungarrien bidez.
Honekin bat, Patxi Galarraga izango dugu, Projekta enpresako arkitektu aditua eta hiriak biztanleek bizitzari eta osasunari nola eragiten dioten ikertzen duena. Galarragak, Hiribili proiektua aurkeztuko du. Hiribili hirian xendazaletasun praktika monitorizatu eta preskribitzeko sistema da, zeina Ermua Mugi programaren baita dagoen. Eta noski, gure udalak bultzatzen duen Alor Sozio-sanitarioa Berritzeko Planean txertatua.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena