Garciak Ermua Mugi!ren lehen urtea baloratu eta Galarragak, Hiribili, oinez ibiltzea osasunerako proposamena aurkeztu dute
Astearteari amaiera eman genion eguneko hirugarren eta azken atala jorratu ondoren, osasuna, prebentzioa eta hirigune espazioa titulukoa. Hitzaldian proiektu eta proposamen interesgarrien berri izan genuen, bata udal UKEko Kirol Teknikari eta Koordinadore eta lankide dugun Antton Garciaren ahotik eta, bestea, Projekta estudioko arkitekto sortzaile Patxi Galarragarengandik.
Ermua Mugi!
Antton lankidea Ermua Mugi! programako arduradun teknikoa da eta hori herritarrek beren bizitzan ariketa fisikoa modu berdintsu eta eraginkorrean egin dezaten gure udalak bultzatu duen estrategia komunitarioa. Proposamenak barne eta aintzat hartzen ditu tokiko agente komunitarioak, zeintzuek elkarlanean lan egiten duten tresna gisa jarduera fisiko edo kirola gomendatuz. Proiektuaren helburua emozioa piztea eta aldaketa eragitea da, pertsonok jarduera fisikoa txerta dezagun bizitza estilo aktiboa izateko eta sedentarismoa gutxitzeko ermuarren artean. Ermua Mugi! bere lehen urtea bete du eta Anttonen ustez “hasi besteri kez da egin eta onena, oraindik, ikusteko gaude”.
Garciak hirigunea edozein jarduera fisikoa edo kirol egiteko espazio fisiko gisa ulertzen du, eragile komunitarioen balioa defendatuz, herritarren ohiturak aldatzen hasteko eta bizitza aktibora batzeko moduan.
Hiribili, oinez ibiltzea osasunerako
Patxi Galarragak Active Urbes proposamena aurkeztu zuen, hirian oinez ibiltzeko praktikaren bidez herritarron ongizate alortzeko xedez, ‘Hiribili, walking for health’. Herrian osasun zirkuituak eratzea proposatzen du, non ibili, paseatu edo korrika egin ahali zango dugun, segurtasunez eta kalitateaz. Zirkuituok udalean ditugun kirol ekipamenduen barneratuz.
Zirkuitu osasungarri horien sarea egiteko kontutan hartuko dira kirolaren, sozio-sanitarioaren, jasangarritasunaren, barneratasunaren, genero eta generazioaren aspektu eta ikuspuntuak. Sarea osatutzat joko da ermuar guztiak horrelako sare bat etxetik 500 metrotik baino hurbilago dugunean. Sareek teknologia izango dute lagungarri, irrati frekuentziako eskuturrekoak aurreikusten baititu herritarrentzat. Zirkuituan detektoreak jarriko direlarik, oinez dabiltzanen datuak biltzeko. Datuokin, ondorengo gauzak lortuko dira:
- Erabiltzaileak astero estatistiken txostena jasoko dute, norbere burua zaintzeko aukera emanez.
- Jarduera Fisikoan Orientatzeko Zerbitzuren agenteak, alor sozio-sanitariokoekin batera, ariketak gomendatzeko eta erabiltzaileei jarraipena egiteko aukera izango du.
- Kirola kudeatuko duenak jarraipena egiteko bi panel izango ditu. Lehenengoan, ermuarren jarduera fisikoari buruzko ikuspegi globala izango, sustatze kanpainetarako lagunngarri izango zaiona. Bigarrenean, zirkuituen erabilira ikusi ahal izango du, etorkizunean inbertsioak egiten eta hobetzen jarraitu ahal izateko.
Horrekin guztiarekin, UKEk herritarrei jolas, elkarlan, solidaritate edo lehiaketarako erronkak planteatu ahal izango dizkie.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena