Osarean: Osasun alorrean Osakidetzak erabiltzen dituen IKTko aplikazioak aurkeztu ditu B. Gómez

06.05.14
Ekonomi Sustapena

Begoña Gomezek Osasun alorrean Osakidetzak eta Osarean izeneko proiektuaren baitan erabiltzen dituen IKTko aplikazioak aurkeztu dizkigu, Toki-garapeneko Jardunaldietan. Gomez biologoa da, EHUan ikasitakoa eta gerora, osasun administrazioan masterra egindakoa. Lau urte daramatza Osarean proiektua garatzen eta horretan garatu eta erabiltzen hasi diren zerbitzu eta aplikazio multzoa laburbildu digu gaurkoan. Osarean proiektuaren xede da osasun zerbitzuaren eta erabiltzaileen arteko urrutiko harreman hezurmamitzea, hau da, aurrez aurre egon eta izan gabe. Bere helburuetako bat Euskal Osasun Sistema Publikoa eraldatzen laguntzea da, herritar, gaixo eta profesionalen artean aurrez aurreko komunikazio kanal hainbat eskainiaz. Horrela eginez, irisgarritasun eta unibertsalitatea areagotu eta hobetzen baitira, IKT teknologien aplikazioaz eta tele medizinaz.

Aipatu dituen zerbitzuen artean, ‘bertaratu gabeko zita’ egon da. Webgunea bisitatu eta horretan murgiltzeko gonbidapena egin digu. Osareanen barne, IOS nahiz Android sistemetarako App a presatu izan da eta baita telefonoz zita edo hitzordua hartzeko aukera.

Hizlariak beste hainbat zerbitzuen izaera eta ezaugarriak ere deskribatu ditu: telefono bidezkoa, hiritar eta pazienteari gomendioak emateko balio duena. Hau webgunearen nahiz telefonoaren bidez erabilgai dugu. Erizaintzako langileek kudeatzen dute, horiek gaixo kronikoen jarraipena ere egiten dutelarik. ‘Osasun eskola’z ere hitz egin digu, non informazioa eta heziketarako edukiak eskaintzen dituzten. Jarraian, ‘nire osasun karpeta’ aurkeztu du, zeina gure esku dugun Osakidetzaren webgunean, smartphone telefonoan edo tabletetan ere baliagarri, gure istoria klinikoa edukiko eskura izateko, elkarren artean harremana mantentzeko aukeraz, gure informazioa bertan txertatu edo erantsiz. Amaitzeko, ‘Kanpaina eta egitaru’ atala ere aiatuz, osasuna prebenitzeko kanpainak, besteak beste.

Jarraian, Begoña Gómez Bravoren hitzaldia MP3 formatuan eta txostena PDF formatuan eskaintzen ditugu.



Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du